Poliedro ganbil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dodekaedroa poliedro ganbil bat da.

Poliedro ganbila edo poliedro konbexua poliedro bat da, solido ganbila gauzatzen duena. Baldintza hori zenbait modu baliokidetan adieraz daiteke:

  • Poliedroaren edozein bi puntu hartuta, puntu horiek lotzen dituen segmentua poliedroaren barruan geratzen denean.
  • Poliedroaren aurpegi bat, edozein, daukan plano batek ondokoa ez den poliedroaren beste aurpegirik ebakitzen ez duenean aplikatzen den terminoa[1].

Mota honetakoak dira gehien erabili eta aztertzen diren poliedroak.

Erreferentziak eta oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, Poliedro ganbil, http://zthiztegia.elhuyar.org/ .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]