Polignano a Mare
| Polignano a Mare | |
|---|---|
| Italiako udalerria | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Italiako eskualdeak | |
| Italiako hiri metropolitarra | città metropolitana di Bari |
| Izen ofiziala | Polignano a Mare |
| Posta kodea | 70044 |
| ISTAT kodea | 072035 |
| Herriburua | Polignano a Mare |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 40°59′46″N 17°13′13″E / 40.9961°N 17.2203°E |
![]() | |
| Azalera | 63,09 km² |
| Altitudea | 24 m |
| Mugakideak | Castellana Grotte, Conversano, Monopoli eta Mola di Bari |
| Demografia | |
| Biztanleria | 17.531 (2023ko urtarrilaren 1a) |
| Dentsitatea | 278 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Telefono aurrizkia | 080 |
| Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
| Hiri senidetuak | Forio eta San Miniato |
| Katastro kodea | G787 |
| Sailkapen sismikoa | 4 (Oso txikia) |
| Matrikula | BA |
| comune.polignanoamare.ba.it | |
Polignano a Mare Italiako udalerri bat da. Bariko probintzian kokatuta dago, Apulia eskualdean. 17.531 biztanle ditu, 63,09 kilometro koadroko azaleran banatuta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiarreko aztarnak badira, Santa Barbara auzoan egindako indusketa arkeologikoek frogatzen duten bezala. Uste da Apuliako Neapolis antzinako hiri greziarraren kokalekua dela, K.a. IV. mendean Siracusako Dionisio II.ak sortutako bi kolonietako bat.
Erroma klasikoaren garaian Via Traiana ezaguneko gune nagusi bat izan zen, Adriatiko itsasoan zuen kokapen estrategikoari esker.
Bizantziar Inperioak VI. mendean, hiri-egitura administratiboa eman zion. Normandiarrek menderatu zuten XI. mendearen inguruan, garai ekonomikoki oparoa batean, oliba-olioaren ekoizpena bultzatu baitzuten. Normandiarren ondorengo politikoak, Anjou dinastiaren botereak, hiria gotortu zuen haresiekin.
Aragoiko Koroaren pean, Polignano bere gorenera iritsi zen bai ekonomikoki bai kulturalki.
Monumentuak eta mugarri nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Maria Assunta eliza, hiriko parrokia.
- Sant'Antonio eliza.
- San Vitoren abadetxea.
- Chiesa del Purgatorio, Garbitokiko eliza
- Casa dell'Orologio, Erlojuaren Etxea.
- Arco Marchesale, harresietako ate nagusia.
- Lama Monachile, kala eta hondartza.
- Domenico Modugnoren estatua, kantari hau hiriko seme baitzen.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polignano a Marek honako udalerri hauekin egiten du muga:
Castellana Grotte
Conversano
Monopoli
Mola di Bari
