Polisindeton

Wikipedia, Entziklopedia askea

Polisindeton hitza grezieratik dator (πολύς "asko" , σύν "-arekin" eta δέω "lotu") eta lokailu aniztasuna esan nahi du. Eta horretan datza, alegia, errekurtso estilisto hau: asmo estilistiko batekin juntagailuen errepikatzean, hain zuzen. [1]

Gabriel Arestiren adibide bat "eta"ren polisindetonez:[2]

Etzen honen kexati izan gure aita;
etzen izan, baina
nire damua da
ta nire tristura,
iluntasuna ta
isiltasuna nire etsaiak baitira.

Modu horretan esanahia indartu egiten da. Batzuetan errekurtso honekin diskurtsoa lasaitu egiten da, hausnarketarako giro egokia sortuz.

Badago erabat aurkako den errekurtsoa: asindeton alegia. Hau juntagailuak kentzean datza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xabier Altzibar 656 or.
  2. Obra guztiak I, Donostia: Kriselu, 268.or

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]