Porta Spagnola
Porta Spagnola | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Syracuse |
Italiako udalerri | Augusta |
Koordenatuak | 37°14′09″N 15°13′12″E / 37.235755°N 15.220074°E |
![]() | |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Carlos de Grunenbergh (en) ![]() |

Porta Spagnola (Ate espainiarra), baita Porta di Terra ere, Siziliako Augusta hirian (Italian) dagoen eraikina da. 1681 eta 1682 artean egina, hiria babesteko gotorlekuen parte zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Augustako gotorlekuak 1670 eta 1680ko hamarkadetan eraiki ziren, Carlos de Grunenbergh ingeniari militar flamenkoaren diseinauak jarraituz. Dirudienez, atearen diseunua ere berarena izan zen. 1680ko maiatzaren 13an, hiriko kontseilua 1681 eta 1682 artean eraiki zen Porta Spagnola eraikitzeko 30.000 escudoko prestamoa eman zuen. 1680ko maiatzaren 13an, hiriko kontseiluak 30.000 ezkutuko mailegu bat eman zuen Porta Spagnola eraikitzeko, 1681 eta 1682 artean eraiki zena. Atea Augustako hirigune historikorako sarrera bakarra da, eta istmo bat erabiliz eraiki zen; behin egin ondoren istmoa bota zen, hiria uharte bihurtuz.
Atea Porta Madre di Dio izenez ezagutzen zen beste ate batetik ehunka metrora zegoen, baina azken hau bota egin zen. Porta Spagnola 1990eko abenduaren 13an izandako lurrikara batek kaltetu zuen, eta 2005ean zaharberritu zuten.[1]
Oroigarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atearen goi aldeko erdian marmolezko armarria ikus daite. Azpian, latinez, idazkun bat dago:
CAROLO II HISPANIARVM AC SICILIÆ
REGE IMPERANTE,
DON FRANCISCVS BENAVIDES COMES SANT STEVAN
SICILIÆ PROREX IN TANTI PORTV. LITORE MVNIENDO
NON SOLVM SICILIÆ SED TOTIVS ITALIÆ ET CHRISTIANI
NOMINIS INCOLVMITATI CONSVLERE EXISTIMAVIT
ANNO M DC XXCI
(Itzulpena: [Jainkoari, oso ona, oso handia. Karlos II.a Espainiako eta Siziliako erregearen erregealdian, Frantzisko Benavidesek, Santistebango kondea eta Siziliako erregeordea, hain portu handiko kostaldea gotortu zuenean, Siziliako segurtasunaz gain, Italia guztiaz eta kristauaz ere hornitzea pentsatu zuen 1681ean.)