Praktikaren komunitate

Wikipedia, Entziklopedia askea

Praktika-komunitate bat (PK) "egiten duten zerbaitekiko kezka edo grina partekatzen duten pertsona-taldea da, eta erregulartasunez elkarrekintzan jarduten duten heinean hobeto egiten ikasten dutenak".[1] Kontzeptua lehen aldiz proposatu zuten Jean Lave antropologo kognitiboak eta Etienne Wenger hezkuntza-teorikoak 1991ko Ikaskuntza kokatua (Lave eta Wenger 1991[2]) liburuan. Wengerrek, ondoren, nabarmen garatu eta zabaldu zuen kontzeptua 1998ko Communities of Practice (Wenger 1998[3]) liburuan.

PK bat eremu jakin bateko kideen interes komunagatik eralda daiteke, edo berariaz sor daiteke eremu jakin bati buruzko jakintza lortzeko. Taldekideek ikasten duten taldearekin informazioa eta esperientziak elkartrukatzeko prozesuaren bidez, eta aukera dute pertsonalki eta profesionalki garatzeko (Lave eta Wenger 1991[2]).

PK-k ingurune fisikoetan egon daiteke, esate baterako, lantoki bat, landa-ingurune bat, fabrikako gune bat edo beste edozein leku, baina ez da derrigorrezkoa PK-ko kideak leku berean egotea. "Praktika komunitate birtuala" osatzen dute (PKB) (Dubé, Bourhis eta Jacob 2005[4]), internet bidez lan egiten dutenean, esate baterako eztabaida-batzordeetan, albiste-taldeetan, sare sozialetako txatetan. "Praktika-komunitate mugikorra" (PKM) (Kietzmann et al. 2013[5]) da kideak elkarrekin telefono mugikorren bidez komunikatzen direnean eta martxan dagoen komunitate-lanean parte hartzen dutenean.

Praktika-komunitateak ez dira fenomeno berriak: pertsonak narrazioaren bidez ikasten eta beren esperientziak partekatzen aritu direnetik izan da ikaskuntza mota hau. Ideia pragmatismo estatubatuarrean errotuta dago, bereziki C. S. Peirce-en "ikerketa-komunitatearen" (Shields eta Rangarajan2013[6]) kontzeptuan, baina baita John Dewey-ren okupazioaren bidez ikasteko printzipioan ere (Wallace 2007).

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etienne Wengerren aburuz, giza identitaterako funtsezkoa da ikaskuntza. Wengerren lan berrienaren arretagune nagusietakoa da gizarte parte-hartze bidezko ikasketa da –gizabanakoa gizarte-komunitateen praktiketan parte aktibo gisa, eta komunitate horien bidez nortasuna eraikitzea (Wenger, McDermott & Snyder 2002[7]). Testuinguru horretan, jarduera komunaletan parte hartzen duten gizabanakoen taldea da praktika-komunitatea, eta beren nortasun partekatua esperimentatzen/etengabe sortzen dute, beren komunitateen parte-hartzearen eta praktiketan ekarpena eginez.

Praktika-komunitate baten egiturazko ezaugarriak definitzen dituzte jakintza-domeinu batek, komunitate-nozio batek eta praktika batek:

  • Jakintza-domeinua: jakintza-domeinuak oinarri komuna sortzen du, kideak parte hartzeko inspiratzen ditu, ikaskuntza bideratzen du eta zentzua ematen die beren ekintzei.
  • Komunitatea: komunitate nozioak ikaskuntza horretarako gizarte-sarea sortzen du. Komunitate indartsu batek elkarrekintzak sustatzen ditu eta ideiak partekatzeko nahia eragiten du.
  • Praktika: domeinuak komunitatearen intereseko eremu orokorra finkatzen duen arren, praktika da komunitateak garatzen, partekatzen eta mantentzen duen jakintzaren muina.

Erakunde askotan, Praktika Komunitateak erakundearen egituraren zati integral bihurtu dira (McDermott & Archibald 2010[8]). Komunitate horiek bere gain hartzen dituzte lehenago antolakuntza-egitura formalagoek betetzen zituzten ezagutzaren kudeaketa-lanak. Erakunde batzuetan praktika-komunitate formalak eta informalak daude. Erakundeen artean interes handia dago praktika-komunitateak bultzatzeko, sostengatzeko eta babesteko, produktibitate handiagoa ekar dezaketen jakintza partekatuak izateko. Gaur egun, askok ikusten dituzte praktika-komunitateak enpresa-ingurunean ezkutuan dagoen ezagutza atzemateko bitarteko gisa, sarritan hain erraz artikulatzen ez den hori.

Praktika-komunitateen alderdi eta funtzio garrantzitsu bat erakundeen errendimendua areagotzea da. Lesser eta Storck egileek (2001, 836.or.[9]) praktika-komunitateek eragin dezaketen antolakuntzako lau jarduera-eremu identifikatu dituzte:

  • Langile berrien ikaskuntza-kurba murriztea
  • Bezeroen behar eta galderei azkarrago erantzutea
  • Lanaren errepikapena murriztea eta "gurpila berriz asmatzea" saihestea.
  • Produktu eta zerbitzuetarako ideia berriak sortzea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Introduction to communities of practice – A brief overview of the concept and its uses. Etienne and Beverly Wenger-Trayner October 2013.
  2. a b «Legitimate Peripheral Participation» Situated Learning (Cambridge University Press): 27–44. 1991-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  3. Wenger, Etienne. (1998-07-28). Communities of Practice: Learning, Meaning, and Identity. (1. argitaraldia) Cambridge University Press  doi:10.1017/cbo9780511803932. ISBN 978-0-521-43017-3. (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  4. Dubé, Line; Bourhis, Anne; Jacob, Réal. (2005-01-01). «The impact of structuring characteristics on the launching of virtual communities of practice» Journal of Organizational Change Management 18 (2): 145–166.  doi:10.1108/09534810510589570. ISSN 0953-4814. (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  5. (Ingelesez) Kietzmann, Jan; Canhoto, Ana. (2013-05). «Bittersweet! Understanding and Managing Electronic Word of Mouth» Journal of Public Affairs 13 (2): 146–159.  doi:10.1002/pa.1470. ISSN 1472-3891. (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  6. Shields, P. M., & Rangarajan, N. (2013). A playbook for research methods: Integrating conceptual frameworks and project management. New Forums Press.
  7. Wenger, E., McDermott, R., & Snyder, W. M. (2002). A guide to managing knowledge: Cultivating communities of practice. Boston, MA: Harvard Business School Press.
  8. McDermott, Richard; Archibald, Douglas. (2010-03-01). «Harnessing Your Staff’s Informal Networks» Harvard Business Review ISSN 0017-8012. (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  9. Lesser, E. L.; Storck, J.. (2001). «Communities of practice and organizational performance» IBM Systems Journal 40 (4): 831–841.  doi:10.1147/sj.404.0831. ISSN 0018-8670. (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]