Edukira joan

Prediku-aulki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prediku-aulki
liturgical furniture (en) Itzuli eta artelana
Perdiku-aulki barrokoa Weingartenen. Alemania
Prediku-aulki gotikoa Pisako katedralean. Italia

Prediku-aulkia, pulpitua (Heg.) edo sermoitegia sermoia egiteko eta predikatzeko erabiltzen den plataforma antzekoa da, leku garaian kokatua eliza osoan entzun ahal izateko. Irakurgaiak aldarrikatzeko erabiltzen direnean, anboi ere deitzen zaie. Gehienetan, karel bat dute aurrean eta ahots-itzulkina gainaldean.

Aldaretik gertu daude, oro har, tenpluko nabe nagusiaren euskarrietako bati itsatsirik. Gaur egun, gutxi erabiltzen dira, indarrean dauden arau liturgikoek, sermoia, mezaren zati bezala, presbiteriotik, aldare ondoan esatea gomendatzen baitute.

Prediku-aulkiak, eliza edo basilika primitiboetan erabili ziren. Koroaren sarreran jartzen ziren, laukizuzen erako tribuna eran, garaiera txikira zegoen plataforma baten gainean, nora alboetako harmailetatik igotzen zen, eta han kantatzen ziren epistola eta Ebanjelioa meza nagusietan. Anboiek, zabalera eta garaiera gehiago edo gutxiagoz, XIV. mendea arte jarraitu zuten, egungo prediku-aulkien sistema hartu zenean, garai ogibalean eta platereskoan, hexagono forma hartzeko joera dutenak, garai guztietan, garai horretako estilo nagusiaren elementuekin apainduz.

Gotiko eta Pizkundetik aurrera, prediku-aulkien erabilera ugaritu zen, garaiko elementu bereizgarriekin apainduz.

Goialdean duen estalkitxoa, ahots-itzulkina, XVI. mendetik erabiltzen da, predikariaren ahotsa islatu eta hobeto entzun ahal izateko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]