Basilika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eredu oinplanoa
(basilika guziek ez dituzte elementu berdinak edukiko)
San Petri basilikaren itxura, lehen aldiz eraiki zenean

Basilika hitza latineko basilica hitzetik dator eta azkeneko hau grezieratik (βασιλική , basiliké) eta errege-etxea esan nahi du. Grezia eta Erroman auzitegia egoten zen basiliketan. Kristautasunak eraikinaren forma eta askotan eraikinak berak erabili zituzten tenplu bezala eta bertan egiten zituzten beren gurtzak.

Ordura arte Domus Ecclesiaeak egiten zuten lana orain basilikek egingo dute. Eraikuntzaren ikuspuntutik ez dago hausturarik, erromatar teknika eta tradizioa erabili baitzituzten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basilikak hainbat elementu du:

  • Atrium: sarrerako patioa gune publikoa dugu, karratua, arkupez inguratua eta estalkirik gabekoa. Harrera gunea zen eta jende guziari, erlijio guziei, irekia.
  • Iturria: Piztueraren sinbologia hartzen du. Uraren bidez erlijioaren partaide bihurtzen du. Garbiketa egiteko erabiltzen zen.
  • Nartex: zeharkako gune edo aretoa da. Eraikinaren fatxadaren aurrean dago eta bertan basilikan sartzeko ateak ditugu. bere funtzionalitatea katekumenoak honetara ateratzen dira meza entzutera. Hau gune erdi-publikoa da. Honen ondoren, ateak datoz, emakume eta gizonentzat ezberdinak direnak.
  • Fatxada: leiho eta baoak eraikitzen dira argia sartzeko. Honi esker jakin dezakegu gehienetan zenbat nabe dituen.
  • Nabeen gunea: laukizuzena da eta basilikaren gorputza da. Nabeetan antolatzen da eta beti zenbaki bakoitietan jartzen dira. Erdikoa da nagusia, garaiena eta zabalena. Alboko nabeak beheragoak eta estuagoak dira. Nabeak banatzeko, euskarriak ditugu: zutabe eta pilareak. Pilareen gainean arkuteria edo sistema arkitrabatua edo ataburuduna jartzen dira. Erdi puntuko arkuak erabiliko dira. Ez ziren gangatzen, nahiz eta garai haietan eraikin guziak egin. Estalkia lau eta egurrezkoa zen. Kruzerorik ez da eraikitzen geroago arte eta orduan gurutze latino edo grekodun oinplanoak erabiliko dira.
  • Septum: nabe nagusitik gurutzadurara pasatzeko jartzen da eta garaipen arku itxura du.
  • Pergola: basilika batzuetan aldare aurrean barrera bezala jartzen da. Eukaristia hain sakratua denez, jendeak ezin zuen ikusi. Zentzu misteriosoa ematen zion. Septumaren ondorengo guneak, pribatuak dira.
  • Aldarea: gune garrantzitsuena da. Orokorrean mahai itxura zuen eta bere hankak stipiteak ziren.. Batzuetan aldareari garrantzi gehiago emateko tenplutxo bat jartzen zen: baldakina.
  • Ambon: pulpitua irakurketa egiteko
  • Absidea: gune zirkularra, apaizen gunea zen eta era hierarkiko batean jarrita dago.
  • Cathedra: absidearen zentroan kokatzen den eserleku berezia da: gotzainaren tokia. katedra honen inguruan subsellia deituriko aulkiteria dago beste apaizak esertzeko.
  • Pastophoriae gunea: V. mendean ekialdean, absideen alboetan dauden bi gela dira. Hauen funtzioa laguntzailea da.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau dira Aita Santuaren basilika nagusiak, lauak Erroman kokatuak (bat ofizialki Vatikanoan).

Badira beste basilika paleokristauak ere:

San Paulo Harresiz Kanpokoa. Oinplanoa.
San Joan Laterangoa. Baldakina
Santa Maria Nagusia. Barnealdea (sistema arkitrabatua ikusten da)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Basilika