Produktu industrial

Wikipedia, Entziklopedia askea

Produktu industrialak beste ekoizpen prozesu bati gehitzeko erosten diren produktuak dira, hau da, horien erosketaren helburua beste produktu, zerbitzu edo merkatari batek birsaltzeko da. Produktu industrialak material fluxu desberdineko eraldaketaren emaitzak dira. Produktu horiek enpresa eroslearen ekoizpen prozesuan produktua sartzen den moduaren arabera sailkatzen dira eta ez kontsumitzaileen erosketa ohituren arabera.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Materialak eta atalak: Produktu mota honi dagokionez, kontsumitzaileari emango zaion azken produktua sortu baino lehen enpresak behar dituen material edota piezak dira. Hiru motatan banatzen dira baina bi mota hauek ere euren artean bi multzotan sailkatzen dira, izan ere, alde batetik lehengaiak daude, inolako aldaketarik jasan ez duten material mota, eta ondoren materialak eta atal manufakturatuak, multzo berdinean sartzen direla hauek jada eraldatuak izan direnak.
  • Lehengaiak: mota honen barnean ere bereizketa bat egiten da nekazal produktu eta produktu naturalen artean, izan ere, ez dira berdin merkaturatzen. Nekazal produktuen adibide gisa, abereak, fruituak, barazkiak, etab. ditugu eta produktu naturalen adibide burdina eta egurra izan daitezke.
  • Materialak edo osagaiak: produktu mota hau, lehen esan bezala, jada eraldatua izan da, baina oraindik bere prozesu industriala ez da amaitu aldaketa gehiago jasan beharko dituelako azken kontsumitzailera heldu baino lehen edo honen parte izateko. Produktu mota honen adibide bi zementua eta altzairua dira,
  • Atal manufakturatuak edo pieza osagaiak: azken honek, ez du eraldaketarik behar azken kontsumitzailera heldu arte, soilik muntaketa behar du bukaerako produktua osatzeko, adibidez, kotxeen bateriak.
  • Kapital ondasunak: Enpresa batek merkaturatzen dituen produktuak ekoizteko beharrezkoak diren ondasunak dira eta enpresaren kapitalaren eta produktu bukatuaren parte bihurtzen direnak. Ondasuna hauek bi taldetan banatzen dira:
    • Instalazioak, ekipo ondasunak eta eraikinak: Enpresa batek bere ekoizpena aurrera eramateko prezio altuan eta negoziazio luze baten ondoren erosi behar dituen ondasun garrantzitsuak dira. Hauen kasuan amortizazioa teknikoa luzeagoa da. Adibidez, lantegi edo industria-nabeak.
    • Ekipo laguntzailea: Enpresa batek bere ekoizpena aurrera eramateko kostu txikiagoan erosten dituen ondasunak dira. Haien amortizazioa azkarragoa da. Adibidez, josteko makina, ordenagailuak, eskuko lanabesak… etab.
  • Hornidurak eta merkataritza zerbitzuak: hornidurei dagokienez ez dira bukatutako produktuaren osagai, lagungarri gisa aritzen dira. Prezio baxu eta iraupen txikia dira haren ezaugarri nagusienak, beraz komentziazko produktu kontsideratzen da. Papera eta ikatza horniduren adibide izango lirateke. Zerbitzuei dagokienez, bi mota ezberdin aurkitzen dira, alde batetik mantentze laneko zerbitzuak eta konponketazkoak hala nola garbiketa edota makinen konponketak. Bestetik, aholkularitza zerbitzuak eta hauen egitekoa kontabilitatea eramatea, marketin planak burutzea izango lirateke. Zerbitzu hauek industri produktu ukiezinak dira, aldiz, lehen aipatutako hornidurak ukigarriak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]