Purgatorio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Purgatorioa edo Garbitokia teologia katolikoko sinesmen bat da. Honen arabera bekatu larririk (Jainkoaren kontrako zuzeneko ekintzarik) ez duten baina guztiz garbitu gabeko bekatuak dituztenak Purgatorioan penitentzia egin behar dute, ondoren Zerura joateko.

Garbitokia

Garbitokian dauden arimak Zerura joango dira bere garaian, beraz ez da Infernuaren atal bat, aparteko leku bat baizik. Garbitokiko arimen alde biziek egiten dituzten otoitz eta errukizko ekintzek Garbitokian egin beharreko denbora labur dezakete. Purgatorioko arimek bi gaitz jasan behar dituzte:

  • aintzaren atzerapena: Bekatuetatik guztiz askatu eta garbitu arte ezin du Jainkoaren Zoriontasuna aurrez aurre ikusi.
  • Zentzumenen mina: Idazle gehienek su berritzailea aipatzen dute, baina hau ez da dogmaren barruan sartzen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Purgatorio Aldatu lotura Wikidatan