Quark-aroa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Quark-aroa deitzen zaio Unibertsoaren hasierako eboluzioaren denbora tarte bati. Grabitazioa, elektromagnetismoa, elkarrekintza nuklear ahula eta elkarrekintza nuklear bortitzak bere gaur egungo itxura hartu zuten, baina tenperatura hain zen altua quarkak oraindik ezin zirela batu hadroiak egiteko. Quark-aroa gutxi gorabehera Big Bangetik 10−12 segundora hasi zen, elkarrekintza nuklear ahularen aroa amaitu zenean eta indar hau elektromagnetismotik bereiztu zenean[1].

Quark-aroan Unibertsoa quark-gluoi plasma bero batez betea zegoen, quark, leptoi eta antipartikulaz osatua. Partikulen arteko talka hain zen energetikoa quarkak ezin zirela mesoi edo barioiak osatzkeo elkartu. Unibertsoak 10−6 segundu zituenean aro hau amaitu zen, hadroiak sortzeko energiatik behera erori zehean partikuluen arteko interakzioen batezbesteko energia. Hurrengo aroari hadroi-aroa deitzen zaio, beraz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jonathan., Allday,. (2002). Quarks, leptons and the big bang. (2nd ed. argitaraldia) Institute of Physics Pub ISBN 9780750308069..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]