Edukira joan

RFID

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wal-Martek erabilitako EPC RFID etiketa bat

RFID (Radio Frequency IDentification siglak, euskaraz irrati-frekuentzia bidezko identifikazioa) urruneko datuen berreskurapen eta bilketan oinarritzen den metodo bat da, etiketak edota RFID tags deritzon dispositiboak erabiltzen dituena. RFID etiketa bat, dispositibo txiki bat da, pegatina baten antzekoa, produktu bati itsatsi edo txertatu daitekeena, ala nola pertsona edota animaliei. RFID etiketa hauek antena batzuk dituzte, RFID igorle-hartzaile batetik bidalitako irrati-frekuentzia bidezko eskaerak jaso eta erantzutea ahalbidetzen dutenak. Etiketa pasiboak ez dute barne sostengu elektrikorik edota elikadura-iturririk behar, aldiz aktiboek bai.

Sekzio honek neutraltasuna handitzeko saiakerak behar ditu.

Aditzera emanda, ezaguna den lehen dispositiboa espioitza tresna bezala Léon Theremin-ek sortua izan zela errusiar gobernuarentzat 1945an. Baina hau ez da kasua. Theremin-en dispositiboa ez zen identifikazio etiketa bat, baizik eta entzute sekretu pasiboko dispositibo bat. Iturburu baten arabera RFID-n erabiltzen den teknologia, 20ko hamarkada hasieratik existitzen da (nahiz eta iturburu berak ezartzen du RFID sistemak 60ko hamarkada bukaeratik aurrera existitzen direla). Pareko teknologia bat, IFF transpondedorea, Britaniarrek asmatu zuten 1939-an eta ohitura hutsez erabilia izan zen bigarren mundu gudan aliatuengatik, bai lagunen eta baita arerioen hegazkinak identifikatzeko.

RFID-ri buruzko beste lan goiztiar bat, 1948an Harry Stockman-en “ islatutako energia bidezko komunikazioa ” izena zuen artikulua da. (IRE agiriak, pp1196-1204, 1948ko urria). Stockman zera iragarri zuen “ garapen eta inbestigazioan aintzat hartzeko lana, islatutako energiaren komunikazioak dituen oinarrizko arazoak baino lehen konpondu behar direla, eta baita aplikazio baliagarrien eremua aztertu baino lehen ”. Hogeita hamar urteko aurrerakuntzak behar izan ziren hamaika eremu ezberdinetan, RFID errealitate bihurtu aurretik.

RFID etiketa motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
RFID txip baten, antena baten eta Euro txanpon baten alderaketa

RFID etiketak, aktiboak, erdi-aktiboak(=erdi-pasiboak) edo pasiboak izan daitezke.

RFID etiketa pasiboak ez dute beren elikadura-iturria. Irrati-frekuentziaren eskaner seinaleak antenan eragindako korronte elektriko minimoak etiketak duen CMOS zirkuitu integratuari nahiko energia hornitzen dio eta ondorioz hau erantzun bat bidaltzeko gai da. Energia eta kostuaren ardura dela medio, RFID etiketa pasibo baten erantzuna nahitaez laburra da, normalean identifikazio zenbaki soila (GUID). Berezko elikadura-iturri ezak dispositiboa nahiko txikia izatea ahalbidetzen du: azal azpian sartu daitezkeen eta merkatuan eskuragarri dauden produktuak existitzen dira. Etiketa pasibo hauek, praktikan duten irakurketa distantzia 10 milimetro ingurutik 6 metroetara doaz, beti ere Tag antenaren tamaina eta irakurgailuak egikaritzen duen frekuentzia eta potentziaren arabera. 2005ean, komertzialki erabilgarri zegoen era honetako dispositiborik txikienak 0.4 milimetro x 0.4 milimetro neurtzen zituen eta paperezko horri bat baino mehegoa zen; beraz dispositibo hauek ia guztiz ikusezinak dira.

RFID etiketa erdi-pasiboak, etiketa pasiboen oso antzekoak dira, hauek bateria txiki bat gehituta dutela izan ezik. Bateria honek etiketaren zirkuitu integratuari etengabeko sostengua ematen dio. Gainera, datorren seinalearengandik potentzia bildu beharko lukeen antenaren diseinua ekiditen da. Horrexegatik dituzten antena hauek optimizatuak izan daitezke backscattering seinalearentzat. Etiketa erdi-pasibo hauek azkarrago erantzuten dute, beraz etiketa pasiboekin alderatuz indartsuagoak dira irakurketa eremuan.

Bestalde, RFID etiketa aktiboak, energia iturri bat eduki behar dute, horrexegatik etiketa pasiboen alboan neurri handiagoak eta baita memoria handiagoak dituzte, ala nola, igorle-hartzaileak bidalitako informazio gehigarria biltegiratzeko ahalmena. Gaur egun, aurki dezakegun etiketa aktibo txikienak txanpon baten tamaina du gutxi gora bera. Etiketa aktibo ugarik 10 metrotako distantzia praktikoak dituzte eta urte askotako bateria iraupena dute. Etiketa pasiboak ekoizteko askoz ere merkeagoak direnez eta ez dutenez bateriarik behar, existitzen diren RFID etiketa gehienak mota pasibokoak dira. 2004an, etiketa hauen prezioa 0.40$ zen eskaera handietan. RFID markadun unibertsala produktu indibidualetan komertzialki bideragarria izango da bolumen handiekin, urteko 10.000 milioiko unitateekin, produkzioaren kostua 0.05$ eramanaz ekoizle baten arabera. Gaur egungo RFID zirkuitu integratuko txipen eskaria ez dago kostua jasateko moduan. Inbestigazioko konpainia independenteetako analistak esaterako, Gartner and Forrester Research bat etortzen dira 0.10$ baino gutxiagoko kostua, 6 – 8 urte barru lortu daitekeela, honek epe laburrera RFID etiketa pasiboen eskaintza zabal bat eragoztea suposatzen duelarik. Beste analista batzuen esanetan aldiz prezio hauek 10 – 15 urte barru lortu dira. Nahiz eta etiketa pasiboen kostua aktiboen aldean abantaila nagusi bat izan, beste hainbat faktorek, hala nola zehaztasuna, funtzionamendua bai ur edo metalen ingurunean eta baita fidagarritasunak, etiketa aktiboen erabilera guztiz arrunta izatea eragin dute gaur egun. Lau etiketa ezberdin daude maneiuan. Beraien irrati-frekuentziaren arabera mailakatzen dira: frekuentzi baxuko etiketak ( 125 eta 134.5 kilohertz artean), frekuentzia altuko etiketak ( 13.56 megahertz), UHF etiketak edo frekuentzia oso altukoak (868 megahertzetatik 956 tara), eta mikrouhin etiketak (2.45 gigahertz). UHF etiketak ezin dira modu globalean erabiliak izan, ez baitago beraien erabilerarako erabateko erregulaziorik.

Hala ere badira kontaktu gabeko txip txartelak eta transpondedore bezalako dispositiboak, antzeko funtzioa eskaintzen dutenak.

RFID sistema bat, hainbat osagaiez eratua izan daiteke: etiketak, etiketa irakurgailuak, etiketa programatzaile estazioak, zirkulazio irakurgailuak, antolaketa ekipamenduak, eta etiketen inbentarioen wands-ak. Segurtasuna bi modutan maneia daiteke. Segurtasun portuak ILSri buruz galde dezakete beraien segurtasun egoera zehaztuz edo etiketak segurtasun bit bat eduki dezake, maila altuan edo baxuan ipiniko dena bai zirkulazioaren ondorioz edota auto-egiaztapenen irakurgailu estazioengatik. RFID sistema baten helburua, etiketa izeneko dispositibo eramangarri baten bitartez datuak transmititzea da, non RFID irakurgailu batean irakurria den eta aplikazio jakin baten beharren arabera prozesatua. Etiketak igorritako datuak, kokapenari edo identifikazioari buruzko informazioa eman dezakete, baita etiketarekin markatutako produktuaren espezifikazioak, hala nola, salneurria, kolorea, erosketa data ... RFID sistemaren erabilera, lorpide eta jarraipen bezalako aplikazioetan, 80ko hamarkadan hasi ziren erabiltzen lehen aldiz. Laster nabarmendu zen sistema hau objektu mugikorrei jarraitzeko zuen ahalmena dela eta.

Gaur egungo erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frekuentzia baxuko RFID etiketak, animalien identifikaziorako, garagardo upelen jarraipenerako, eta automobiletako lapurren aurkako giltza bezala erabiltzea oso arrunta da. Batzuetan txip txikietan maskotei txertatzen zaie, galdu ezkero beraien jabeei itzuliak izan daitezen. Estatu batuetan, bi RFID frekuentzia erabiltzen dira: 125 kHz (jatorrizko estandarra) eta 134.5 kHz ( nazioarteko estandarra).Frekuentzia altuko RFID etiketak biblioteketan liburuen jarraipenean, pallet jarraipenean, eraikuntzen sarrera kontrolatuetan, airebide ekipaien jarraipenean eta jantziak bezala objektuen jarraipenean erabiltzen dira besteak beste. Frekuentzia altuko etiketa hauen zabaldutako erabilpen bat intsignien identifikatzean datza, lehen erabiltzen ziren banda magnetikoen ordez. Nahikoa litzateke intsignia hau irakurgailu batera hurbiltzea eramailea kautotzeko.

UHF motako RFID etiketen erabilera, komertzialki pallets-en eta ontzien jarraipenean eta bidalpenean ibiltzen diren atoi eta kamioien jarraipenean erabilpen da batik bat.

Bidesari elektroniko bilketarako erabiltzen den RFID etiketa.

Mikrouhin motako RFID etiketak aldiz, gama altuko autoen atzipen kontrolean erabiltzen dira.

Autobide batzuk, esaterako Kaliforniako FasTrak, Illinoiseko I-Pass sistemak, edota Philippines South Luzon Expressway E-Pass-ek RFID etiketak erabiltzen dituzte ordainleku elektronikoaren diru-biltzea egiteko. Etiketa hauek autoak pasa ahala irakurriak dira; eta irakurketan lortzen diren datuak aurre-ordaindutako ordainleku bateko kontu batetik deskontatuak dira. Sistema honek ordainlekuko kabinak sortzen dituzten trafiko ilarak gutxitzen dituzte.

Sentsore sismikoak bezalakoak RFID transmisore-hartzaileak erabiliz irakurri ahal dira, urruneko datu bilketa izugarri erraztuaz. 2003ko urtarrilean, Michelinek aditzera eman zuen RFID transmisore-hartzaile delakoak pneumatikoetan txertatzeko saiakerekin hasiak zirela. Behin 18 hilabetetako saiaketa denboraldia amaituta, fabrikatzailea RFID teknologia duten pneumatikoak eskaintzen hasiko da automobil egileei. Bere helburu nagusia, United States Transportation, Recall, Enhancement, Accountability and Documentation Act (TREAD Act)rekiko konplimenduan dauden pneumatikoen jarraipena egitea da.

Integratutako RFID txipak dituzten txartelak diru elektroniko bezala erabiltzea oso hedatua dago, esaterako Hong-Kongeko Octopus txartela eta herbehereetan garraio publiko ordainketan eta txikizkako salmentan. 2004 urtea hasita, erabilgarri dago jada “giltza adimentsu ” bat Toyota Prius eta Lexus-en modelo batzuetan erabiltzeko. Giltza honek RFID aktiboko zirkuitu bat darama, eta horrela automobilak daraman sentsoreak metro batera giltzaren presentziaz ohartaraztea zilegitzen du. Gidariak autoa ireki eta martxan jar dezake giltza bere patrikan edo diru-zorroan duelarik.

2004ko abuztuan, Ohioko errehabilitazio eta zuzentze sailak(ODRH) , 415.000 dolarretako kontratua onartu zuen Alanco Technologies-ekin, segimenduan oinarritzen zen teknologiarekin entseguak egiteko. Presoek erloju baten antzeko transmisore batzuk daramatzate eskumuturrean, eta hauek kentzeko saiakeraren bat egiten badute presondegiko ordenagailu batera alarma moduan bidali dezakete abisua. Proiektu hau ez da estatu batuetako presondegietan segimenduan erabiltzen diren txipen garapenean murgilduta dagoen lehena. Michigan, Kalifornia, eta Illinoisetako instalazioek erabiltzen dute dagoeneko teknologia hau.

RFIDri buruzko aginduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wal-Mart eta Estatu Batuetako defentsa sailak baldintza batzuk argitaratu dituzte ekoizleentzat non, horniketa katearen gestioa hobetzeko garraioan RFID etiketa hauek erabiltzea den. Bi erakunde hauen tamaina dela eta RFIDri buruzko aginduak zirrara eragin du munduko milaka konpainiatan. Sarritan data muga zabaldu egin behar izan da, ekoizle askok RFID sistema hauek inplementatzeko dituzten arazoak medio. Praktikan, irakurketa arraskatsuen kopurua 80% dago gaur egun, produktuek eragindako irrati uhinen indargabetzeak eta paketatzearen ondorioz. Hemendik gutxira aurreikusia dago konpainia txikiak ere beraien garraioetan RFID etiketak erabiltzeko gai izango direla. 2005 urtarrila ez geroztik, Wal-Mart konpainiak beren 100 hornitzaile nagusiei bidalketa guztietan RFID etiketak eramatea behartu ditu. Baldintza betetzeko, ekoizleek RFID kodifikatzaile/inprimailuak erabiltzen dituzte kaxak etiketatzeko eta Wal-Marten EPC etiketak behar dituzten palletak etiketatzeko. Etiketa adimentsu hauek, etiketaren material barruan RFID bat daramate, eta barra kodea eta bestelako informazioa inprimaturik etiketaren kanpoan ikusgai. RFID & inventory problems

Giza inplanteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amal Graafstranen ezker eskua, RFID txip batekin
Etiketaren txertaketaren ebakuntza burutu eta gero

Txertatu daitezkeen RFID txipak, hasiera batean animaliak etiketatuak izateko diseinatuak eta erabiliak izan dira baina gizakian ere erabiltzea hausnartzen ari dira. Digital Solutions-ek bere txipa proposatzen du, "unique under-the-skin format" (azal-azpiko formatu bakarra) delakoa, identitatearen usurpazioaren kontrako soluzio gisa, eraikuntza baterako sarrera segurua bezala, ordenagailu batera atzipena, mediku txostenen biltegiratzea, bahiketen kontra, eta beste hainbat erabilpenetarako. Beste sentsoreekin konbinatuz gorputzeko funtzioak kontrolatzeko, Digital Angel dispositiboak gaixoei gainbegiratze jarraitua eskaini ahalko lioke. Bartzelonako (Espainia) Baja Beach Club-ek txertatu daitezkeen Veritxip delakoak erabiltzen ditu bere VIP bezeroak identifikatzeko eta hauek edariak ordaintzeko ere erabili dezaketelarik. Mexiko Hiria departamenduko poliziak bere 170 ofizialei Veritxip hau txertatu die, poliziaren datu baseak atzi ditzaten eta segimendu bat egiteko bahituak izan badira.

Amal Graafstra izeneko Washingtoneko enpresari gizon batek RFID txip bat txertatu zuen bere ezker eskuan. Txip honek 12 mmko luzera eta 2 milimetroko diametroa zuen, eta bere eragin eremua bi hazbetekoa zen (50 milimetro). Txertaketa kirurgilari plastiko batek burutu zuen, baino ez zen mediku honek izenik argitu. Graafstrari txertaketa honekin zer lortu nahi zuen galdetu zitzaionean zera erantzun zuen: neure berezko softwarea idazten ari naiz, eta neure materia soldatzen, benetan hori da nire nahia. .. Azken instantzia bezala uste dut benetako giltza gabeko sarrerak, zifratze hobeko sistema duen txip bat txertatzea eskatuko duela; orain honelako gauzak testuinguru pertsonal batean bakarrik ikusten ditut.

Aplikazio potentzialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RFID etiketa hauek, UPC edo EAN motako barra kodearen alternatiba bezala ikusten dira, etiketa hauek barra kodearen aldean abantaila garrantzitsu dezente dituzte eta. Beharbada ez dute bere osotasunean barra kodea ordezkatuko batez ere etiketa hauek duten kostua ikusta bestearen aldean. Kostu baxuko artikulu batzuentzat agian etiketa bakarra izatearen garrantzia gehiegizkoa da, baino alderdi on batzuk ere izan ditzake esaterako inbentario bat egitean eskaintzen duen abantaila. Baita ere onartu behar da, merkatuko artikulu bakoitzari egiten zaion segimenduak ematen dituen datuak biltegiratzeak terabyteak suposatuko lituzkeela. Litekeena da merkantzien segimendua pallet mailan egitea RFID etiketak erabiliaz, eta artikulu mailan produktu bakar bezala, artikuluko barra kode bakarraren ordez. RFID kodeak hain dira luzeak, non RFID etiketa batek barra kode bakarra eduki dezake, aldiz gaur egungo UPC kodeak, kode bakar batean oinarritzen dira mota bateko produktu batentzat. RFID etiketek duten bakartasunak adierazten du produktu bati segimendu indibidual bat egin diezaiokeela leku batetik bestera mugitzen den bitartean, kontsumitzailearen esku geratzen den arte. Honek konpainia askori lagun diezaiokete lapurreta eta produktuak jasan dezakeen bestelako galerei aurre egiten. RFID teknologia hau ere salmenta puntutik biltegiko egiaztapenak egiteko erabiltzea ondo dator eta horrela barra-kodean oinarritutako sistema automatiko bidezko kaxa baten enkargua ordezkatzea. Hala eta guztiz ere oraingoz honek ez dirudi posible gaur egungo etiketen kostua nabarmenki gutxitu ezean. RFID etiketetan erabili zezakeen tintari buruzko ikerketa lan bat aurrera doa, honek kostuen gutxitzea suposatuko zuelarik. Baina honen fruitua ikusi arte urte batzuk faltako dira oraindik.

EPCglobal izeneko erakunde bat, nazioarteko estandar baten lanean ari, horniketa katean edozein artikuluren identifikatzean RFID eta EPCren erabilerarako, edozein industri konpainiarentzat eta munduko edozein tokitan. Erakunde honen kontseilu gorenak honakoen ordezkariak ditu: EAN International, Uniform Code Council, The Gillette Company, Procter & Gamble, Wal-Mart, Hewlett-Packard, Johnson & Johnson, Checkpoint Systems eta Auto-ID Labs. RFID sistema batzuk estandar alternatiboak erabiltzen dituzte ISO 18000-6 sailkapenean oinarrituta. EPCglobalen gen 2 estandarra, 2004ko abenduan onartua izan zen, eta baliteke RFID etiketen estandarren bizkarrezur muina izatea hemendik aurrera. Hau Intremecen euste bat eta gero onartua izan zen, estandar honek konpainia honen RFIDrekin erlazionatutako patenteak urratuko zituen posibilitatearengatik. Estandar honek patenteei ez ziela inolako eraginik egiten erabaki zen, baizik eta agian beharrezkoa litzatekeela Intermec-i eskubideak ordaintzea, etiketak modu berezi batean irakurtzen baziren. EPC Gen2 “EPCglobal UHF Generation 2” ren laburdura da.

Gaixoen identifikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko uztailean Food and Drug Administration (sendagai eta janarien administrazioak) delakoak ikerketa lan bati ekiteko helburua zutela argitaratu zuen; bertan ea ospitaleak RFID sistemak erabil ditzaketen beraien gaixoen identifikaziorako, eta baita mediku txostenak irakurtzeko baimenenak eman pertsonal nabarmenduen aldetik aztertuko zuten. In vitro ernalketa burutzen duten kliniketan, obulu eta espermaren arteko nahasketarik gerta ez dadin RFID etiketen erabilera ere hausnartzen ari dira. Gainera FDAk orain gutxi onartu zuen estatu batuetan lehen RFID txipen txertatzea gizakian. VeriChipen 134.2kHzko RFID txipak, Applied Digital Solutions Inc-en ordezkatzailea, mediku informazioa eramateko gai da eta bizitzak salbatzeaz gain medikuek egin ditzaketen errore edo sor ditzaketen kalteak mugatuko lituzke, konpainia honen ustetan. FDAren aldeko onarpena inbertitzaileekin telefono bidezko konferentzia batean eman zen argitara. Beste proposamen bat, etxebizitzetan erabiltzea izan da, esate baterako, hozkailu batek barruan daramatzan elikagaien iraungitze data ezagutzeko gai izatea, baina oraingoz ez da prototipo sinple batzuetan besterik garatu.

Trafikoaren segimendua eta kokatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irrati-balizak

Proposatzen den beste RFID sistemen erabilpen bat, errepidetako trafiko seinale adimentsuetan da (Road Beacon System edo RBS). RFID transpondedoreak zoladura azpian lurperatzean oinarritzen da (irrati-balizak) eta, ibilgailuak daramaten irakurgailu batek seinale ezberdinak irakurtzen eta ahots mezuen bidez itzultzen dizkio gidariari edo baita ikuste proiekzio baten bidez adierazi HUD (Heads-up Display) delakoarekin. Sateliteetan oinarritutako sistemekin alderatuz, hauen abantailetako bat zera da, irrati-baliza hauek ez dutela sistema digital mapaturik behar, trafiko seinalearen sinboloa eta beraien posizioa beraien kabuz ematen baitute. RFID irrati-baliza hauek oso egokiak dira bai tunel eta barnealdeetan erabiltzeko satelite sistemen osagarri bezala, eta baita pertsona itsuen gida bezala.

Arautze eta estandarizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago inolako korporazio publiko orokorrik RFIDin erabiltzen diren frekuentziak gobernatzen dituenik. Hasiera batean herrialde bakoitzak bere erregelak ezar ditzake. RFID frekuentzien esleipena kudeatzen duten korporazioak honakoak dira:

  • AEB: FCC (Federal Communications Commission)
  • Kanada: DOC (komunikazio departamentua)
  • Europa: ERO, CEPT, ETSI eta administrazio nazionalak. Begiratu erakunde nazionalek frekuentzia zehatz baten erabilera berretsi behar dutela, herrialde horretan erabili izan dadin.
  • Japon: MPHPT (Ministry of Public Management, Home Affairs, Post and Telecommunication)
  • Txina: Informazio industri ministerioa.
  • Australia: Komunikaziorako autoritate australiarra (Australian Communication Authority)
  • Zeelanda Berria: Zeelanda Berriko garapen ekonomikorako ministerioa (New Zealand Ministry of Economic Development

Frekuentzia baxuko RFID etiketak (LF: 125 - 134 kHz eta 140 - 148.5 kHz) eta frekuentzia altukoak (HF: 13.56 MHz) lizentzia gabe erabil daitezke era orokor batean. Aldiz frekuentzia ultra-altuak (UHF: 868 - 928 MHz) ezin dira era orokor batean erabili, estandar orokorrik ez baitago. Iparramerikan, frekuentzia oso altuak erabil daitezke lizentziarik gabe, baina frekuentziak 908 eta 928 MHz-koak dira, hala ere badira murrizketak transmisio energian. Europan frekuentzia oso altuak 865.6 – 867.6 MHz, kontutan hartzeko daude oraindik. Lizentzi gabeko erabilpena 869.40 – 869.65 MHz-etara murrizten da, eta honek ere energi transmisioan murrizketak ditu. UHF estandar iparramerikarra (908-928MHz) ez dago Frantzian onartua, bere banda militarrak oztopatzen baititu. Txina eta Japonian esaterako, ez dago frekuentzia oso altueratarako arautzerik. Frekuentzia altu hauetako aplikazio bakoitzak bere lizentzia behar du herrialde hauetan eta autoritate lokalei eskatu behar zaie aldez aurretik, atzera botea izan daiteke eskaera. Australian eta Zeelanda Berrian aldiz, heina 918 – 926MHztan dago eta bere erabilpena lizentziarik gabea da, baina hemen ere energia transmisioan murrizketak daude. Badira arautze gehigarri gehiago, osasunarekin eta ingurugiro baldintzekin erlazioa dutenak. Esate baterako Europan, Waste Electrical and Electronic Equipment (alferrikakoak diren ekipo elektriko eta elektronikoak) delakoaren erregulazioak, ez du onartzen RFID etiketak baztertzea. Honek zera esan nahi du, RFID etiketa duten kartoizko kaxek esaterako, hauek zakarretara bota aurretik etiketak kenduak izan behar direla. Osasunarekin erlazionatutako erregulazioak ere badira, ikus eremu elektromagnetikoak.

RFID teknologiarekin erlazionaturik garatu diren estandar batzuen adibideak hauexek dira:

Nola sentituko zinateke, egun batean ohartuko bazina zure barruko arropak zu aurkitzen zaren lekua zehazten duela?

—Debra Bowen Kaliforniako senatua, 2003ko audientzia batean.

RFID teknologiaren erabilerak hainbat eztabaida sortu ditu eta baita hainbat produktuei boikota eragin. RFID teknologia pribatutasunaren arloan kezkagarria izatea sortarazten duten lau arrazoi nagusiak honakoak dira:

  • Artikuluaren erosleak ez du zergatik jakin etiketaren presentziaz edo etiketa bera kentzeko gai izan.
  • Etiketa irakurria izan daiteke distantzia jakin batera gizabanakoaren ezagutza gabe.
  • Etiketadun artikulu baten erosketa kreditu txartel edota leialtasun txartelaz burutzen bada, orduan posible izango zen artikuluaren ID bakarra eroslearen nortasunarekin erlazionatzea.
  • EPCglobalen etiketa sistemak sortu nahi du, produktu guztientzat serie zenbaki bat eta bakarra, nahiz eta honek pribatutasun arazoak ekarri eta aplikazio askotan alferrikakoa izan.

RFID etiketen inguruko buruhauste gehienak, etiketa daramaten produktuak erosi eta etxera eraman eta gero ere oraindik funtzionatzen jarraitzen dutela da. Eta hau zaintza eta zelatan erabilia izan daiteke, eta noski beste hainbat helburu zitalekin, etiketak hasiera batean zuen helburu nagusitik urrun, horniketa katean inbentario funtziotik hain zuzen ere. Nahiz eta distantzia laburreko RFID etiketak erabiltzea den intentzioa, etiketa hauek atzituak izan daitezke irismen handiko antena bat duen edozein pertsonengandik eta horrela etxe batean dagoen edukia distantzia batera atzematea posible litzateke. Hein motzeko eskaneatuak ere zalantzazkoak dira, atzematen diren produktu guztiak datu base batean azaltzen dira pertsona batek irakurgailu bat pasatzen duen bakoitzean, edo asmo txarrez jokatzen bada, adibidez, eskuko eskaner eramangarri bat erabiliaz lapurreta bat burutzeko, biktima potentzial kopurua lortu daiteke momentuko ebaluaketa bat burutuz. RFID serie zenbaki iraunkorrekin, artikuluek pertsona bati buruzko ezusteko informazioa eskaini dezakete, nahiz eta artikulua nolabait ezabatua izan, hau da, berriro saltzen diren artikuluak edo oparitzen direnak, pertsona baten sare soziala erakutsi dezakete.

Pribatutasunarekin erlazionatutako beste arazo bat singulation (talken aurkako) erako protokoloaren sostenguaren ondorioa da. Etiketa irakurgailu batek bereari dagozkion etiketa guztiak zerrenda ditzakeen arrazoi da hau, hauek irakurgailuan beraien artean oztopatu gabe. Protokolo honen bertsiorik ohikoenaren egiturak, etiketaren serie zenbakiak dituen bit guztiak azkena ezik eavesdropping pasiboarengatik ondorioztatu daitezke, irakurgailuaren protokoloaren zatiari dagokionez. Arrazoi honengatik, RFID etiketa bat irakurgailu batetik gertu badago,distantzia honetan entzuna izan daitekeen seinalea guztiz garrantzi gabekoa da. Garrantzia duena irismen handiko irakurgailu batek atzitu ditzakeen seinaleen distantzia da. Distantziarekiko, zein motakoa den eta irakurgailua dagoen distantziarekiko independenteki, kasu berezi batean, irakurgailu batzuk energia irteera maximo(4 W) bat dute hamar kilometrotara heldu litekeena.

Herrialde askok proposatu dute RFID dispositibo hauen erabilpena pasaporte berrietan, horrela eraginkortasuna hobetuko delarik datu biometrikoak irakurtzen dituzten makinetan.

Bruce Schneier segurtasun adituak proposamenak eta gero zera esan zuen: mehatxu zuzen bat da bai segurtasun pertsonalerako eta baita pribatutasunarentzat. Hitz gutxitan esateko, ideia txar bat da.” RFID txertaturik daukaten pasaporteak, eramailea bakarrik identifikatzen dute, eta hausnartzen ari ziren proposamenean datu pertsonalak bertan sartzea ageri zen.

Honen orain aipatu diren RFID teknologiaren gehiegizko erabilerak erraztuko lituzke, eta barneratu beharreko datuen kopurua handitu ahal izango zen, esaterako pertsona baten nazionalitatearen irakurketan oinarritutako abusuak. Baita aireportu batean, eraso bat burutu lezake, helburu gisa atzerriko herrialde aberatsetatik datozen pertsonak, edo terrorista batek diseinatuko ahalko luke bonba bat, non herrialde zehatz bateko pertsonen ondoan dagoenen funtziona dezakeena.

Estatu batuetako estatu departamentuak, hasiera batean alde batetara baztertu zituen hipotesi hauek, txipak 10 cm distantziara bakarrik irakur zitezkeela pentsatzen baitzuten; baina segurtasun profesionalen 2.400 komentario kritiko eta gero, eta pasaporteak 10 metrotara irakur zitezkeela gailu berezi batekin frogatu eta gero, 2005ko maiatzean proposamena aztertzen ari dira.

Pakistango pasaporteen autoritateak, RFID etiketak dituzten pasaporteak igortzen ari da.

Estatu batuetako Virginia estatuan, RFID bezalako etiketak gida baimenetan aplikatzea pentsatu da, horrela poliziak edo bestelako ofizialek egiten dituzten egiaztapenak azkarragoak izango direla eta. Virginiako batzar nagusiaren ustetan, etiketa hauek erabiltzeak nortasun agiri faltsuak lortzea zailtzen du. Lehen aldiz, 2002ko Driver's License Modernization Act-en presentatu zuten, baino ez zen aldarrikatua izan, hala ere 2004ean oraindik aintzakotzat hartzen ari ziren.

Ideia guzti hau, Irailaren 11ean gertatutako atentatuan parte hartu zuten aireko pirata batzuk, Virginiako gida baimen faltsuak zituztelako bultzatu zen. Hala eta guztiz ere, American Civil Liberties Union ek esan zuen nahiz eta arrisku bat izan pribatutasunaren eta askatasunarentzat, RFIDen proposamenak ez luke eragotziko terroristen helburua, zeren eta gainean zeramaten dokumentazioa faltsua baliagarria zen, faltsua zena, dokumentazioa lortzeko erabili zituzten identifikazioak ziren. Beraz sistemaren ahulezia ez da dokumentuak balioztatzean, baizik eta dokumentu horiek lortzeko identitatea egiaztatzea.

Proposamen aldetik, etiketan ez zen erabiltzaileren identifikadore zenbaki bat besterik gordeta egongo datu base batean, eta bertara baimendutako pertsonalengatik bakarrik ikusgai. Eta identifikadore faltsuak gainetik kentzeko, nahikoa litzateke txartela aluminiozko paperez estaltzearen nahiko da.

Piztiaren seinalea?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztabaida sortu da kristau komunitatearen aldetik, RFID etiketak direla eta; hauen ustez etiketa honek piztiaren marka irudikatu dezake errebelazioen liburuan aipatzen den bezala. Gai hau eskatologia eta dispentsatze arloan interesa duten kristauak aztertzen dute. Aldez aurretik ere iradoki izan da kreditu txartela edo UPC kodeak bezalako identifikadoreak piztiaren seinale izan zitezkeela.

Faraday blindaiak, RFIDren aurre-neurri bezala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faraday kaiola bat, irrati-frekuentzia seinaleak eremu batera sartu edo ateratzea ekiditeko erabiltzen dira, RF blindatze baten antzera.

RFID dispositibo bat Faradayen blindatze batez inguratuko bagenu, sartze eta irtete seinaleak oso indargabetuak edukiko lituzke, erabiltezinak bihur zitezkeen punturaino.

Faraday blindatze erraz bat, aluminiozko paper bilgarri bat litzateke. Eragingarriagoa izan litekeen beste bat, objektua kobrezko laukizuzen batean ipintzea, nahiz eta aluminiozko paperak helburu gehienetarako balio izango lukeen. Txertatuko RFID bat, honelako bilgarri batekin neutralizatzea zailagoa da, baino aluminiozko paper estalki sinple batek, seinaleen eremu elektriko ahultzea lortu zuen.

RFID bat etengabe neutralizatzeko, RFIDren ondoko korronte elektriko alterno indartsu bat beharko litzateke, etiketa gainkargatu eta elektronika suntsituko zuena. Kasu batzuetan, RFIDren konposaketa dela eta, indar handiko iman batek bobinaren mekanika hautsi ahalko zuen edo txiparen konexioa bobinan eragindako indar mekanikoarengatik. RFIDren teknologiaren garapena dela medio, beharrezkoan izan daitezke beste metodo edo sistema batzuk.

134 kHz eta 125 kHz etiketak eremu magnetiko batez elkartuta daude eta ez eremu elektriko batez. Faradayen kaiolak eremu elektromagnetikoaren osagai elektrikoa soilik blindatzen duenez, aluminiozko papez bilgarriak ez du inolako eraginik. Baina aldiz edozein blindatze magnetikok, esate baterako altzairu do burdinazko horri fin bat, etiketaren antenaren bobina estaliaz eragina izango luke.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarte industrialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • RadioActive Software Foundation (http://radioactivehq.org) - RFID eta horniketa kateekin zerikusia duen kode irekia eta software librea garatzen duen fundazioa.(inglesez)

Oposizioaren albisteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]