Rapid Application Development

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau software prozesuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «RAD».

Rapid application development (RAD), software garatzeko prozesu bat da. CASE (Computer Aided Software Engineering) tresnak, prototipoak eraikitzea eta garapen interaktibo barnean hartzen du metodo honek. GUI-ak arin garatzeko erabiltzen den terminoa da. Hauen artean ezagunenak Delphi, Foxpro eta Visual Basic daude.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prototipoa eta 4. belaunaldiko teknikak ondo konbinatuz, RAD teknikak lortzen dira. Teknika hauek, prototipoetan oinarritutako aplikazio funtzionalak lortzen laguntzen dute.

Erabiltzaileen interfazetik diseinatzen hasten da. Bezeroari, momentuz lortzen den aplikazioa erakusten zaio, bere iritzia jasoten da eta aldaketak inplementatzen dira. Prozesua honela da bezeroa gustura gelditu arte.

Espiraleko modeloaren edizio berria bezalako teknika da baina orain, aplikazioa lortzeko, azkartasuna diseinua baino garrantzitsuagoa da. Prozesua azkarra denez, gauzak sarritan txarto egiten dira eta aplikazioa amaitu aurretik, honek, konponketa asko sufritu izaten ditu. Honi heriotzako prototipoaren espirala deitzen zaio, bukaerako aplikazioa lortzeko diru asko alferrik gastatzen delako, bezeroa ez delako gustura gelditzen eta aplikazioen bizia oso iragankorra izaten delako.

Diseinuaren ikuspegitik, teknika hauek erabiliz, garapen on bat lortzeko, proiektua bere osotasunean ikusi behar da, hau da, aplikazioaren helburu enpresarialak argi mantendu behar dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]