Ricardo Gómez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ricardo Gómez López (Bilbo, Bizkaia, 1964ko maiatzaren 7a) euskalaria da, Euskal Filologian doktorea, EHUko Unibertsitate Eskolako irakasle titularra (Euskal Filologia sailean)[1] eta Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kidea. 2009/2010 ikasturtean, hiru irakasgai hauek eman zituen EHUko Euskal Filologiako lizentziako ikasketetan: Euskal Filologiaren Hastapenak, Euskal Hizkuntz Ideien Historia eta Euskal Lexikografia.[2] Era berean, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia unibertsitate masterreko irakaslea da.[3]

Ikergaiaren aldetik, euskararen historian eta euskal testu zaharretan espezializatu da bereziki. Hain zuzen ere horretan dihardu Ricardo kidetzat duen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeak. Aipatzekoa da, orobat, Ibon Sarasola buru zuen ikerketa talde baten barruan, «Euskararen historia eta hizkuntzalaritza historiko-konparatua» ikerlana egiten aritu zela hiru urtez (2007, 2008 eta 2009).[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010 (Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko beste kide batzuekin[5]): Lazarragaren eskuizkribua: edizioa eta azterketa, <http://www.ehu.es/monumenta/lazarraga> webgunean eskuragarri.
  • 2010 (egilekide: Blanca Urgell): «Descripción y defensa de la lengua vasca durante los siglos XVI y XVII».
  • 2009 (egilekide: Blanca Urgell): «Hacia una edición crítica del manuscrito Lazarraga».
  • 2008: «Euskal gramatikagintza zaharraren historia laburra: XVII-XVIII. mendeak».
  • 2007: «Las ideas lingüísticas de José Francisco Aizkibel: el manuscrito Euskera».
  • 2007: «Las ideas lingüísticas de Juan Mateo Zabala: El verbo regular vascongado del dialecto vizcaino (1848)».
  • 2006: XIX. mendeko euskal gramatikagintzari buruzko ikerketak. Ricardoren doktorego tesia, Beñat Oihartzabalek zuzendua.[6]
  • 2006: «'Aditz bakarraren' teoria XIX. mendeko euskal gramatikagintzan».
  • 2005: «De re etymologica: vasc. -(r)antz 'hacia'».
  • 2004: «Astarloaren Discursos filosóficos: iturriak eta axiomak».
  • 2003: «Darrigolen gramatikaz».
  • 2002: «Astarloaren ekarpena euskal gramatikaren ikerketetan».

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ricardo Gómez EHUko Unibertsitate Eskolako irakasle titular izendatzeko erabakia, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.
  2. Euskal Filologiako lizentziako irakasgaien programak, Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunean.
  3. Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia unibertsitate masterreko irakasleen zerrenda, Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunean.
  4. 2007an abiatutako ikerkuntzen zerrenda, Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunean.
  5. Lazarragaren eskuizkribua: edizioa eta azterketa lanaren egileen zerrenda, lan horren webgunean.
  6. Ricardo GÓMEZ LÓPEZ: XIX. mendeko euskal gramatikagintzari buruzko ikerketak, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gasteiz, 2006. Doktorego tesia. Tesiaren zuzendaria: Beñat Oihartzabal.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ricardo Gómezen FiloBlogia bloga, euskal hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzkoa.