Ricardo Gómez López

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Gómez López
Bizitza
JaiotzaBilbo1964ko maiatzaren 7a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Ricardo Gómez López (Bilbo, Bizkaia, 1964ko maiatzaren 7a) euskalaria da, Euskal Filologian doktorea[1], EHUko Unibertsitateko irakasle titularra (Euskal Filologia sailean)[2] eta Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kidea. 2019ko uztailean erretiroa hartu zuen. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 2006ko maiatzaren 26an[3].

Lehenik Euskal Filologia lizentzian eta gero Euskal Ikasketak graduan askotariko gaiak irakatsi ditu, hala nola "Euskal Filologiaren Hastapenak", "Euskal Gramatika Historikoa", "Euskal Hizkuntz Ideien Historia" eta "Euskal Lexikografia". Era berean, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia unibertsitate masterreko irakaslea izan da.

Ikergaiaren aldetik, euskararen historian eta euskal testu zaharretan espezializatu da bereziki. Hain zuzen ere horretan dihardu Ricardo kidetzat duen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeak. Horrezaz gain, euskarari buruzko hizkuntza ideien historia eta batez ere euskal gramatikagintzaren historia jorratu ditu.

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020: Gidor Bilbao Telletxea, Ricardo Gómez-López, Joseba A. Lakarra Andrinua, Julen Manterola Agirre, Céline Mounole & Blanca Urgell Lázaro. Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. I. Sarrera, gramatika, hiztegia eta adizkitegia. Bilbo: UPV/EHU.
  • 2020: Gidor Bilbao Telletxea, Ricardo Gómez-López, Joseba A. Lakarra Andrinua, Julen Manterola Agirre, Céline Mounole & Blanca Urgell Lázaro. Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. II. Testua. Bilbo: UPV/EHU.
  • 2020: Ricardo Gómez-López & Josu M. Zulaika, El Vocabulario Pomier: edición y estudio de un diccionario manuscrito anónimo euskera-español. Bilbao: UPV/EHU.
  • 2020: Grammatical ideas on the Basque language, in Lenore Grenoble, Pia Lane & Unn Røyneland (eds.), Linguistic Minorities in Europe online. Berlin & Boston: De Gruyter Mouton.
  • 2018: Mounole, Céline & Ricardo Gómez-López, "Euskara Zahar eta Klasikoa", in J. Gorrochategui, I. Igartua & J.A. Lakarra (eds.). Euskararen historia, Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 469-541.
  • 2006: XIX. mendeko euskal gramatikagintzari buruzko ikerketak. Ricardoren doktorego tesia, Beñat Oihartzabalek zuzendua.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elustondo, Miel Anjel. «Ricardo Gómez: "Euskara arkaikoa aztertzeak hizkuntzari buruzko interes intelektuala asetzeko balio du"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  2. Ricardo Gómez EHUko Unibertsitate Eskolako irakasle titular izendatzeko erabakia, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.
  3. Ricardo Gómez euskaltzaindiaren web orrian.
  4. Ricardo GÓMEZ LÓPEZ: XIX. mendeko euskal gramatikagintzari buruzko ikerketak, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gasteiz, 2006. Doktorego tesia. Tesiaren zuzendaria: Beñat Oihartzabal.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ricardo Gómezen Academia orria, bere argitalpen gaurkotuekin.
  • Ricardo Gómezen ORCID orria.
  • Ricardo Gómezen FiloBlogia bloga, euskal hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzkoa, 2021eko urtarrilean saretik desagertu zen.