Roc del Quer begiratokia
Roc del Quer begiratokia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Andorra |
Andorrako parrokia | Canillo |
Koordenatuak | 42°34′02″N 1°35′28″E / 42.567253°N 1.590994°E |
Roc del Quer begiratokia Andorrako Canillo herritik hurbil dagoen metalezko plataforma bat da, inguruko paisaia ikusteko aukera paregabea eskaintzen duena. Zehazki, Ordinoko mendatera daraman CS240 errepideko 6,5 puntu kilometrikoan dago.
Plataforma hau 2016ko uztailean inauguratu zen, lurretik 500 metroko altueran kokatuta dago, 20 m-ko luzera du eta horietatik 12 airean zintzilik daude. Zoruan, kristalezko xafla batzuk ditu, altuera-sentsazioa areagotzen dutenak.
Begiratokiaren puntan, Miguel Ángel González artistaren eskultura bat dago, pentsalari bat irudikatzen duena metalezko habe baten gainean eserita.
Plataformatik begiratuta, Valira haranaren ikuspegi zabalaz goza daiteke, Soldeutik hasita Encamp-eraino.
Canilloko Udalak 400.000 euro inbertitu zituen begiratoki panoramiko hau eraikitzeko, errepidetik bertara daraman bidea egokitzeko proiektuaren barruan.