Roman Knörr Borràs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roman Knörr» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Roman Knörr Borràs
Bizitza
Jaiotza Sueca1939
Herrialdea  Araba
Lanbidea
Lanbidea enpresaburua

Roman Knörr Borràs (Sueca, Valentzia, 1939) arabar enpresaburua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbide luzea egin du enpresaren munduan, 1965ean lehen urratsak Areito S.A. Gasteizko enpresa-taldean egin zituenetik. Izan ere, hainbat enpresatako zuzendaritzan izan da (KAS, Knörr Elorza, Zumos de Navarra, Miko, Avidesa, Castillo de Marcilla eta S.A. Alimentación). Bost urtez, 1994tik 1999ra, SEA Arabako Enpresaburuen Elkarteko presidente izan ostean, Confebask Euskal Enpresaburuen Elkarteko buru egin zen 1999an, Baltasar Erraztik presidentzia uztea erabaki ostean.

Egun Areito S.A. Carbónicas Alavesas konpainiako presidentea eta CEOE Espainiako patronalaren zuzendaritza-batzordeko kidea da. 2002an BBVAko kontseilari izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]