Roomba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehenengo belaunaldiko Roomba aspiragailua.

Roomba iRobot enpresak merkaturatutako aspiragailu errobotikoa da. 2002an merkaturatu zen lehen aldiz. Bigarren belaunaldia 2004an agertu zen, eta hirugarrena 2007an.

Gailua 34 zentimetroko zabalera eta 9 zentimetro baino gutxiagoko altuera duen plater moduko bat da. Sentsoreak ditu hormak eta altzariak atzemateko, eta infragorriak atzematekoa ere bai. Azken belaunaldietako modeloek, gainera, zikinkeria atzematako sentsoreak ere badituzte, gunerik zikinenak hobeto garbitu ahal izateko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]