SESC Pompéia

Koordenatuak: 23°31′33″S 46°40′59″W / 23.525806°S 46.682992°W / -23.525806; -46.682992
Wikipedia, Entziklopedia askea
SESC Pompéia
Serviço Social do Comércio
Kokapena
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo São Pauloko estatua
Brasilgo udalerriaSão Paulo
Koordenatuak23°31′33″S 46°40′59″W / 23.525806°S 46.682992°W / -23.525806; -46.682992
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1978 - 1982
Arkitektura
ArkitektoaLina Bo Bardi
Azalera16.573 m²
Ondarea
Kontaktua
HelbideaRua Clélia, n.º 93 - Pompéia - São Paulo - São Paulo - Brasil

SESC Pompéia São Pauloko kulturgune eta kirolgune bat da, arkitekturaren aldetik 1977tik 1986ra bitartean, Lina Bo Bardi arkitektoak Merkataritzako Gizarte Zerbitzua (SESC, portugesez Serviço Social da Comércio) izatea birmoldatua, Brasilgo arkitektura brutalistaren adibide bikaina da.

Historia eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mauser & Cia Ltda enpresa alemanak 1938an inauguratu zuen Pompéia fabrika zaharra. eta Ibsen enpresa industrial brasildarrak bereganatu zuen 1945ean. Petrolio-upelak egiteko lantegia izan zen, eta geroago hozgailuak eta kerosenoa ere bai. 1970ean utzi zuen lantegi izateari.[1]

1976tik aurrera, Lina Bo Bardi eraikina berriztatzen hasi zen. Proiektuaren lehentasuna izan zen auzoko jendeak transmititu zion bizitasuna mantentzea eta handitzea, eta, hala, Bo Bardi industria-eraikin baten izpirituari eusten saiatu zen.[2] Horretarako, kirolguneak eta aldagelak hormigoizko bi dorretan bildu zituen, leiho globularrekin, eremu eraikiezin batek bananduta.[2] Eraikin horiek lotzeko, Bo Bardik oinezkoentzako zortzi pasabide diseinatu zituen.

Era berean, fabrikako barnealdeko hormak kendu eta porlanezku igerileku induskatu bat eraikitzea erabaki zuen.[3]

Instalazioetan antzokia dago, erakusketa aretoak, jatetxea, taberna, tailerrak, ikastaroak, irakurketak eta musika ekitaldiak egiteko tailerrak eta aretoak ere baditu SESCek.[3][4]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «SESC Pompéia» artikulutik itzulia izan da, 2021-09-10 data duen 138240283 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-09-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]