Sagastitarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sagastitarrak
Jatorria
Egilea(k)Ramon Madaula
Argitaratze-data2022
IzenburuaSagatitarrak eta Els Brugarol
Ezaugarriak
Hizkuntzakatalana eta euskara
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Begoña Bilbao Lejarzegi
Antzezlea(k)

Sagastitarrak Txalo Produkzioak 2022an ekoitzi zuen antzezlana da. Arriaga Antzokiaren laguntzarekin produzitu zuten, Koldo Olabarrik, Ainhoa Etxebarriak eta Joseba Apaolazak osatu zuten antzezlaneko aktore taldea, eta Begoña Bilbao konpainiako kidea arduratu zen zuzendaritzaz.[1][2]

Sagastitarrak antzezlana katalanezko Els Brugarol antzezlanaren egokitzapena da, komedia hori Ramon Madaulak idatzi zuen.[3]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi burgesiako familia bat dira sagastitarrak, eta ez da giro haienean, Ane alabak hartu duen erabaki berriarekin. Ekintzaile feminista da hura, eta umetatik jarri zioten abizenen hurrenkera auzitan jartzen hasi da. Ohikoena denez, aitarena darama aurrena eta amarena bigarrena, eta hori aldatu nahi du orain. «Patriarkatua ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean»..[1]

Bi alderdi ideologiko daude antzezlanean. Oro har, mundua ulertzeko bi era ezberdinek talka egiten dute: aita kontserbadorea da, tradizionalagoa, eta alaba eta suhia, berriz, ideologikoki ezkertiarragoak dira, antisistemagoak eta alternatiboagoak.[1]

Trama berdina da katalanez dagoen jatorrizko bertsioan (Els Brugarol) eta euskarazkoan, baina euskarara pasatzerakoan zenbait ezaugarri egokitu behar izan zituzten. Enpresaren izena, enpresaren jarduera mota, pertsonaien izen-deiturak eta zuhaitz genealogikoa euskal mundura moldatu behar izan dituzte.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Perlines Apalategi, Leire. (2022-08-17). «'Sagastitarrak' lanarekin abizenaren eztabaida oholtzaratuko du Txalok» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  2. Antzokia, Teatro Arriaga. «SAGASTITARRAK» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  3. (Katalanez) «Ramon Madaula: “Ningú li posa als fills el cognom de la mare”» RAC1 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]