Edukira joan

Sainte-Victoire mendia (Paul Cézanne)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sainte-Victoire Mendia
Jatorria
Sortzailea(k)Paul Cézanne
Sorrera-urtea1902
Argitaratze-data1902
IzenburuaMont Sainte-Victoire from Les Lauves (series)
Mugimenduapostinpresionismoa
Ezaugarriak
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Kokapena
LekuaPrinceton University Art Museum (en) Itzuli
Frantzia

Sainte-Victoire Mendia olio-pintura serie bat da, Paul Cézanne artista frantziarrak berer bizitzaren bukaeran egina.[1]

Sainte-Victoire mendia Frantzia hegoaldean dago, Aix-en-Provence inguruan. Cézannek 1902tik 1906ra egindako pintura-serie baten gaia izan zen mendi hori. Hamaika olio-pintura eta akuarela ugari biltzen ditu.[1] Artelan hauetan Cézannek Aix eta Marsella arteko trenbideko zubia irudikatzen zuen, Arc ibaiaren ibarrean.

1897an Cézannek ama galdu zuen, eta galera mingarri horrek krisi larria eragin zion artistari. Ordurako, artista diabetesak jota zegoen eta horrek hainbat eragozpen eta estutasun eragiten zizkion. Bada, amaren heriotza dela eta, suminkor eta bakartiagoa egi zen, baian naturarekiko bere interesean sakontzen jarraitu zuen, forma soildu eta gauzak bere funtsera biluzteko.[1]

Sainte-Victoire mendiaren seriean, koloreen joko psikologikoarekin batera, espazio-sakonera lortu nahi du. Kolore beroekin, urrun dagoen gai nagusia erakarri nahi dio ikusleari eta, kontrako aldean, hurbil dauden kolore hotzeko elementuak urrundu nahi dizkio. Emozio unibertsala besteak beste koloreetara biltzen zuen.[1]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Sureda, J. 2000, 248. or.

Sureda, Joan (dir.). (2000). «Paul Cézanne» Summa Pictorica (Historia Universal de la Pintura) in: IX. ISBN 84-08-36137-6 Tomo IX..