San Andres eliza (Villabuena Araba)
Itxura
San Andres eliza (Villabuena Araba) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Villabuena |
Koordenatuak | 42°32′55″N 2°39′53″W / 42.54867°N 2.66472°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1538 |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Eliza Plaza 2 |
San Andres Eliza Arabako Villabuena herrian dagoen eraikina da. Herriaren tamaina kontutan hartuta, oso eliza handia da. Balizko Arkeologia Gune gisa babestuta dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Andres eliza 1538 eta 1728. urteen bitartean eraiki zuten; hortaz, estilo bat baino gehiago du, gotikotik hasi eta barrokoraino. Ataria mendebaldera begira du, eta han jarri zuten 1693. urtean santu titularra, horma hobi batean. Erretaula nagusia Errenazimentukoa da, eta gurutzaduretan erretaula barrokoak ditu, bai eta XVI. mendeko bataiarri bat ere. [1]