San Anton baseliza (Berastegi)

Koordenatuak: 43°07′N 1°58′W / 43.12°N 1.97°W / 43.12; -1.97
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Anton baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBerastegi
Koordenatuak43°07′N 1°58′W / 43.12°N 1.97°W / 43.12; -1.97
Map
Arkitektura

Santa Anton baseliza Gipuzkoako Berastegi udalerrian dagoen baseliza bat da. Herrigunetik Gorosmendi mendatera doan errepide bazterreko bihurgunean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo baseliza auzolanean eraikia izan zen, 1918 inguruan, Gillermo Izagirre arkitekto tolosarraren zuzendaritzapean. Lehengo baseliza metro batzuk gorago zegoen kokatuta, 1675an eraikia izan zelarik.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina sartzeko harrizko hormatxo batetako burdinezko atea ireki beharra dago. Baselizak aurrealdeak hiru arkudun arkupea du, ezkerrean dorrea eta eskuinean estalpe edo teilatua.

Barnealdea, polikromatutako erretaula zentrala kontserbatzen du, santuaren irudi modernoarekin. Honen gainean, gurutzatutako Kristo handi bat agertzen zaigu.

Jaieguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaieguna urtarrilaren 17an ospatzen da, alegia, San Antonio Paduakoaren eguna. Egun horretan, gaur egun ere, badira, Meza ondoren, Apaizak bedeinkatzeko animaliak eramaten dituzten auzo-lagunak. Gau horretan gizon helduek ospatzen duten afariak antzinako kofradia zahar batzuen tradizioari jarraitzen dio.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]