Edukira joan

San Antonio kalea (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°50′41″N 2°40′27″W / 42.84459531°N 2.67429027°W / 42.84459531; -2.67429027
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Antonio kalea
San Antonio kalea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′41″N 2°40′27″W / 42.84459531°N 2.67429027°W / 42.84459531; -2.67429027
Map

Gasteizko San Antonio kalea Zabalgunean dago. Hego-ipar norabidea du.

Alaba Jeneralaren kalean hasten da eta Juan Ibañez de Santo Domingo kaleraino iristen da, trenbidearen tunelean. San Prudentzio, Florida eta Manuel Iradier kaleak zeharkatzen ditu.

430 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 45 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 34raino.

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera aurretik San Antonio auzoa esaten zitzaion inguruaru. 1820tik aurrera erabaki zen San Antonio kalea erabiltzea, kalea hasten zen tokian San Antonio plaza zegoelako.

Trafikorako irekita dago, hegoaldetik iparralderantz. Bizikletak kontrako norabidean ere joan daitezke, errail propioa dute horretarako.

Kale osoa dago TAO eremuan, egoilarrentzat (kolore berdea)


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]