San Jose komentua (Zumaia)

Koordenatuak: 43°18′N 2°16′W / 43.3°N 2.26°W / 43.3; -2.26
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Jose komentua
San Jose komentuaren ataria.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZumaia
Koordenatuak43°18′N 2°16′W / 43.3°N 2.26°W / 43.3; -2.26
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1609
Arkitektura

San Jose komentua Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zumaia udalerrian dagoen karmeldar komentu bat da. Zumaiako Alde Zaharran dago, Zumaiako merkatuaren alboan eta Zumaiako udaletxearen parean, eraikinaren aurrealdetik Kostaldeko Done Jakue Bidea igarotzen delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1609an Francisca Labaienek bere dorretxean komentua sortu zuen. Dirudienez, Santa Teresaren erreformei jarraitu zien Euskal Herriko Karmeldarren lehen komentuetako bat izan zen. Eraikina erreformak proposatutako soiltasunaren erakusgarri da. XX. mendearen hasieran aurrealdean erantsitako elementuek soilik ematen diote monumentu ukitua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]