San José ostatua (Cuenca)
San José ostatua (Cuenca) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Cuencako probintzia |
Udalerria | Cuenca |
Koordenatuak | 40°04′46″N 2°07′45″W / 40.0794°N 2.1292°W |
Historia eta erabilera | |
Erabilera | eskola inn (en) jauregia |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0011385 |
San José ostatua, gaztelaniaz Posada San José, Espainiako Cuenca hiriko monumentua da. Espainiako Kultura Ondasunaren izendapena du. Eraikina XVII. mendekoa da. Huécar ibaiaren arroila gainean dago, hiriaren goiko aldean. Etxe-jauregia da gaur egun ostatu moduan irekita. Oso ondo gorde da eta, horri esker, garai haietako alde honetako etxeak nolakoak ziren jakin dezakegu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko eraikina XVII. mendekoa da baina, berez, eraikin desberdinen loturak sortzen dute. Antza denez, horrela egin zen sarrerako kalea eta arroila gainera ematen duen lorategiaren arteko garaiera aldea gainditzeko. Mazo familiakoa zen. 1621ean Juan Bautista del Mazok eraiki zuen, Velázquez margolariaren suhia eta kolaboratzailea. Geroago San Joséren katedraleko haur-abesbatzaren eskola izan zen; instituzio hori Diego de Mazo de la Vega 1660an sortu zuen. Eskola horrek orain gutxi arte funtzionatu du. Esaterako Pio Barojak La nave de los locos eleberrian aipatu zuen. XX. mendean eraikina erabilera komertzialerako moldatu zen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gelak eta saloiak maila desberdinetan ditu; haien artean eskaileren eta galerien bitartez komunikatzen dira. Lorategi ederra du ere, Huécar ibaiaren arroila gainean. Barruan Erdi Aroko habeak, islandar jatorrikoak gordetzen dira. Ataria Herrerar arkitekturaren gustukoa da. Alboetan Mazo familiaren armarriak ikusten dira. Sarrera gainean ikusten den San Jose ez da oso zaharra.[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Eskola zenaren sarrera.
-
Ataria gertutik.
-
San Jose hau berria da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Ostatuaren webgune ofiziala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San José ostatua (Cuenca) |