San Martin eliza (Agurain)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Martin eliza (Agurain)
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Aguraingo herrigune historikoa
Agurain - Udaletxeko kapera 2.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Agurain
Koordenatuak 42° 51′ 01″ N, 2° 23′ 24″ W / 42.8503801152°N,2.38991483935°W / 42.8503801152; -2.38991483935Koordenatuak: 42° 51′ 01″ N, 2° 23′ 24″ W / 42.8503801152°N,2.38991483935°W / 42.8503801152; -2.38991483935
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Ondarea
EJren ondarea 111

San Martin eliza XIII. mendean eraiki zen, Aguraingo eraikin kontserbatu zaharrena da eta eraikitako euskal ondare nabarmen gisa katalogatua dago[1]. Erromanikoa da, elementu protogotikoekin. Gaur egunean Udaletxeko kapera da, eta 2005. urteko erreformatik literalki udaletxearen barruan dagoen eraikina da. Literalki alde guztietatik estalia eta babestua dago, salbu eta kanpai-horma, zeinak irteera duen gainetik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendera arte kontzejua biltzeko gune zen, eta 1582an erabaki zen bileretarako lokal bat egin behar zela, bilerak elizatik kanpo egiteko. Horrela beste eraikin batzuk joan zitzaizkion inguratzen ondoan, udaletxea izango zena eta alondegia, mendeekin bat egingo zutenak[2].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presbiterioa eta elizaren gorputza bereiztuz arku zorrotz okertua edo fajoia dago, itsatsitako zutabeetan eutsia[1]. Gaur egun kaperara sartzeko erabiltzen den aldean arku zorrotzeko leiho itsu baten aztarnak eta enkoadramendu errenazentista duen horma-hobi nitxo bat geratzen dira (beharbada azken hori sagrario gisa erabiliko zen). Gaur egungo kanpai-horma barrokoa da, XVII. mendekoa, eta piramidez erremataturik dago. Erromanikotik ojiba-estilo berrirako pausoak ematen ari ziren trantsizio garaian eraikia, Euskal Herri osoan egoera onean kontserbatzen den elementu protogotiko bakarrenetakoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Udaletxe barruko kapera. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-20.
  2. (Gaztelaniaz) «SARKIS LAGUNKETA - Casa Consistorial en Salvatierra» www.sarkislagunketa.com . Noiz kontsultatua: 2019-09-20.