San Migel baseliza (Bergara)

Koordenatuak: 43°06′25″N 2°24′45″W / 43.10681°N 2.41253°W / 43.10681; -2.41253
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Migel baseliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Bergara)
1961ean Indalecio Ojanguren argazkilariak hartutako irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°06′25″N 2°24′45″W / 43.10681°N 2.41253°W / 43.10681; -2.41253
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Ondarea
EJren ondarea48

San Migel Bergaran dagoen baseliza da, Aritzeta auzoan kokatua.

1994ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Migel baseliza 1961ean.

Dokumentuen arabera oso antzinakoa da baseliza hau, nahiz eta historian zehar bere egiturak aldaketa ugari izan dituen. Gaur egun, eraikin honek 22 metro luze eta 9 metro zabal da.

Oinarriak gurutze latindarraren itxura hartzen du, barruko egitura bi zati ezberdinez osatutako egoitza bakarra izanik, abside otxabatu eta transeptuarekin. Gangak konbatu eta tertzeletedun kuzeria itxuraz eginak dira. Zati batean, ordea, ez dago gangarik eta bi isuriko teilatuz estalia dago. Elizaren oineko mentsuloi ilarak antzina izandako koru baten oinarri izango ziren agian. Kanpoaldean, aipatzekoa da harlanduxkoz eginiko espataina edo kanpai-horma. Eraikuntzan erabilitako materialak harlangaitza da, agerian kanpoan eta zarpeatua barruan. Kanpoko estalkia bi isurikoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa