Sanni Kurkisuo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sanni Kurkisuo
Sanni - Ilosaarirock 2018 - 14 (Cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Sanni Mari Elina Kurkisuo
Jaiotza Lohja (en) Itzuli1993ko maiatzaren 26a (27 urte)
Herrialdea  Finlandia
Hezkuntza
Hizkuntzak finlandiera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, aktorea eta kantugilea
Nominazioak
Genero artistikoa electropopa
Musika instrumentua ahotsa
gitarra
Perkusio instrumentua
biolina
Diskoetxea Warner Music Group
IMDb nm4241463
Sanni Finlandiako Ilosaarirock kontzertuan, 2016an.

Sanni Mari Elina Kurkisuo, izen artistikoa Sanni duena (Lohja, Finlandia, 1993ko maiatzaren 26a) abeslari eta aktore finlandiarra da. Elektropop estiloa jorratzen du eta finlandieraz abesten du[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an jaio zen Lohjan eta 2012 urtean Sibelius-lukio arte eskolan graduatu zen. Urte berean Miss Farkku-Suomi filma finlandiarrean hartu zuen parte[2][3].

13 urterekin hasi zen musika munduan eta 2013an bere aurreneko singlea atera zuen, Prinsessoja ja astronautteja[4]. Finlandiako musika zerrendetan hirugarren postuan kokatu zen singlea eta 2013an bertan bere aurreneko diskoa plazaratu zuen, Sotke mut[5]. Diskoa bederatzigarren postuan gelditu zen. Prinsessoja ja astronautteja-z gain Me ei olla enää me ere single arrakastatsua izan zen[6].

2015ean Lelu atera zuen[7] eta single entzunena 2080-luvulla izan zen. Hamaika aste egin zituen Finlandiako airplay charteko lehen postuan[8]. 2016an bere izena daraman Sanni diskoa argitaratu zuen[9]. Bi disko hauek lehenengo postura iritsi ziren Finlandiako zerrendatan[10].

2018 urtean "Dracula"[11] eta "Pornoo"[12] laburmetraietako protagonista izan da. 2018ko MTV Europe Music Awards sarietan Finlandiako aktore onenarentzako izendapena jaso zuen.

2019an bere laugarren diska atera zuen, Trippi izenekoa ("bidaia"). "Hey Kevät" singleak bigarren postua lortu zuen Finlandiako musika zerrendetan[13]. 2020ko udaberrian abiatzekoa zuen kontzertu bira udazkenera atzeratu behar izan zuen COVID-19 pandemiaren erruz[14].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sotke mut (2013)
  • Lelu (2015)
  • Sanni (2016)
  • Trippi (2019)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miss Farkku-Suomi (2012)
  • Dracula (2018) - laburmetraia
  • Pornoo (2018) - laburmetraia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Finlandieraz) «SANNI: Sotke mut» Soundi.fi Noiz kontsultatua: 2020-11-02.
  2. (Finlandieraz) «Miss Farkku-Suomi -leffan Sanni on tulevaisuuden tähti!» www.iltalehti.fi Noiz kontsultatua: 2019-01-01.
  3. Miss Farkku-Suomi. Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  4. (Ingelesez) ‎Prinsessoja & Astronautteja - Single by Sanni. Noiz kontsultatua: 2019-01-14.
  5. (Ingelesez) «Sanni - Sotke Mut» Discogs Noiz kontsultatua: 2019-01-14.
  6. (Finlandieraz) «Musiikkituottajat - Tilastot - Suomen virallinen lista - Artistit» www.ifpi.fi Noiz kontsultatua: 2019-01-14.
  7. (Finlandieraz) «SANNI : LELU - Levykauppa Äx» www.levykauppax.fi Noiz kontsultatua: 2019-01-14.
  8. Txantiloi:Fi-FI «Suomen Virallinen Lista» Musiikkituottajat Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  9. (Ingelesez) «Sanni - Sanni» Discogs Noiz kontsultatua: 2019-01-14.
  10. (Finlandieraz) «Musiikkituottajat - Tilastot - Suomen virallinen lista - Artistit» ifpi.fi Noiz kontsultatua: 2019-01-01.
  11. Dracula. Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  12. SANNI: Pornoo. Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  13. Txantiloi:Fi-FI «Suomen Virallinen Lista» Musiikkituottajat Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  14. (Finlandieraz) «Nämä tapahtumat on peruttu Suomessa: Messukeskus siirtää kaiken, JVG perui areenakiertueensa: ”Tää on tosi surullinen tilanne”» www.iltalehti.fi Noiz kontsultatua: 2020-11-02.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sanni Kurkisuo Aldatu lotura Wikidatan