Sant'Agostino eliza (San Gimignano)
Sant'Agostino eliza (San Gimignano) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Probintzia | Sienako probintzia |
Italiako udalerri | San Gimignano |
Koordenatuak | 43°28′15″N 11°02′30″E / 43.470702777778°N 11.041705555556°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1280 |
Izenaren jatorria | Agustin Hiponakoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Siena-Colle di Val d'Elsa-Montalcino (en) |
Izena | Agustin Hiponakoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Sant'Agostino eliza (San Agustin eliza) Italiako San Gimignano hiriko bigarren eliza handiena da Collegiata-ren ondoren. San Agustinen Ordenaren jabetzakoa da. XIII. mendeko eraikin handi bat da.
Barnealdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barnealdeko freskoak oso aberatsak dira, bereziki San Agustinen bizitza hamazazpi paneletan erakusten duena (Benozzo Gozzolik egina 1463 eta 1467 artean); eta San Sebastian berezi bat, Gozzolirena baita ere, ez klasikoa biluzia eta geziek sastakatua, baizik eta osoki jantzia, hiriak izurria gainditu zuelako eskertza gisa egina (santu honi egindako otoitzek lagundu omen zuten[1].
San Bartoloren kaperan, izen horretako doatsu frantziskotarraren (Bartolo da San Gimignano, 1228-1300) hilobia dago. Hilobi monumentua eta plaka duen beste pertsonaia bat Nicolaus Michaelis de Venerosis de Pesciolinis da, San Gimignanon sortutako buruzagi militar bat: honen hilobian Henrike III.a Nafarroakoa (eta Frantziako IV.a) aipatzen da, haren zerbitzura egon zelakoan gizona.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Klaustroa.
-
Barrualdea.
-
San Agustin Hiponakoaren bizitza, 17 fresko-paneletarik baten detailea.
-
San Sebastianen freskoa.
-
De Pesciolinis-en hilobia, Henrike Nafarroakoaren aipuarekin.
-
San Bartoloren kapera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «BEGO - Museo Benozzo Gozzoli - San Sebastiano» web.archive.org 2015-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).