Santa Ana kantoia (Gasteiz)
Santa Ana kantoia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′59″N 2°40′18″W / 42.84977317°N 2.67155261°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Ana |
Santa Ana kantoia Gasteizko Alde Zaharraren ekialdeko mendi-magalean dago.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Bizente Paulekoaren kalean hasten da eta Eskola kaleraino igotzen da. Hortik aurrera Gasteiz kalea dago.
Luzera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]150 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 11 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 2raino. Bidean Pintore eta Aiztogile kaleak zeharkatzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, 1887ko urriaren 12an eman zitzaion kantoiari egun duen izena.
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trafikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trafikorako irekita dago, Alde Zaharraren goiko aldera igotzeko. Ezkerraldean aparkatzeko lekua du.
Horma-irudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko uztailean "Auzoan Hazi, Hezi eta Bizi" izeneko horma-irudia margotu zuten Ramon Bajo ikastetxean[2].