Santa Barbara baseliza (Lerga)
Itxura
Santa Barbara baseliza (Lerga) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Lerga |
Koordenatuak | 42°33′49″N 1°29′46″W / 42.563718°N 1.49608°W |
Santa Barbara baseliza Lerga herritik gertu dagoen ermita txiki bat da. Lergako kaskoan bertan bada Santa Barbara kale bat, eta handik abiatzen den bidean, hego-ekialderantz, Epaiz herri hustura doan bidean, gertu dago Santa Barbara. Eliz eraikin baten seinalerik ez du batere, borda bat dirudi, lauki formakoa.
Nabarmena da baseliza, bere hormetako lauzen artean Lergako hilarria zegoelako, UMME SAHAR F(ilius) euskal itxurako izenarekin. 1960. urtetik Iruñean dago hilarria, Nafarroako Museoan.