Edukira joan

Lergako hilarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lergako hilarria
Jatorria
Sorrera-urteaII. mendea
Jatorrizko herrialdeaErromatar Inperioa
Ekoizpen lekuaHispania Citerior
Aurkikuntza lekuaSanta Barbara baseliza (Lerga)
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Dimentsioak125 (altuera) × 69 (zabalera) × 32 (sakonera horizontalean) cm
Hizkuntzalatina, eusko-akitaniera eta akitaniera
Idazketa-sistemalatindar alfabetoa
Deskribapena
Honen parte daEuskal Herriko historia 100 objektutan
Kokapena
LekuaNafarroako Museoa
BildumaNafarroako Museoa
InbentarioaIRMusNav 00050 eta AE 2020, 00621
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaNafarroa Garaia

Lergako hilarria, Lergako hileta-estela, Lergako estela, Lergako idazkuna, Lergako inskripzioa edo Narhungesen epitafioa, erromatarren garaiko hilarri bat da, 1960an Lergan (Nafarroa Garaian) aurkitutakoa, euskal itxurako aztarna epigrafikoak dituelako nabaria; izan ere, Umme Sahar izen itxura argiki euskaldunekoa irakurtzen da. Egun, Nafarroako Museoan dago[1].

Idazkunean agertzen diren beste bi pertsona izan (antroponimo) euskararekin erlazionatuta daudela uste da: Abisunhar eta Narhunges, H (asperena) baitute, eta letra hori ez da agertzen ez iberiar testuetan ez eta zeltiberiarren artean ere. H ahoskatua euskalki guztietan zabalduta zegoen duela zenbait mende arte.

1960an aurkitu zuten[2], Lergako Santa Barbara baseliza zaharraren hormetan sartua zegoelarik[3]. Lerga Eslabatik 5 km exkaxera dago, eta Eslaban Santakriz erromatar garaiko hiriaren aztarnategia, eta Burdin Aroko herrixka (oraindik ez da induskatu).

Hareharriz egina da[4] 125 zentimetro garai da, eta II. eta III. mendeen artekotzat jotzen da[5].

Harriak dituen lau aldetatik, aurrekoak bakarrik du dekorazioa. Goiko frisoan zaldun bat dago bere zaldi gainean, erdian, eszena arkitektoniko bat; bi pertsona bi zutaberen artean, bien artean, kutxa moduko bat heltzen, eta lerro bateko inskripzioa duen ateburu baten azpian. Erdiko frisoaren azpian, maila bat sakonago dagoen lauki baten barruan idazkunaren zati handiena idatzi zuten[2].

Alicia M. Canto historialariak, bi gizon (soldadu) dantzan ikusi ditu erdiko erliebean, eta honela interpretatu du eszena:

"Bajo la línea primera del epígrafe, entre dos crecientes lunares (quizá mejor que «guirnaldas»), hay un marco arquitectónico como los de la Sierra de Codés, sólo que columnado; en él aparecen dos figuras en plena danza fúnebre, levantando sus manos, que se unen a través del objeto rectangular que entre ambas sostienen. Como aquí sí parece tratarse de soldados, quizá de commilitones, y el de la derecha sujeta, esta vez claramente, una lanza, quizá en este caso sí pueda decirse que muestran la urna cineraria del difunto (así pensó Marco Simón, 1978: n° N 29, y véase también la de Narvaja, Álava), o danzan con ella, aunque el objeto, con sus laterales elevados, no se preste a encontrarle paralelos arqueológicos."[6]

Historialari horrentzat, bestalde, hildakoaren, Narhungesen jatorria baskoien lurraldearen mendebaldean legoke, eskualde indoeuroparra, eta beraz, bere jaioterritik urrun lurperatu zuten, Lerga, eusko-akitaniar aldeko hiri izan baitzitekeen.

Transkripzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alejandro Marcos Pusen arabera[2], eta Koldo Mitxelenak ontzat emana[7]:

« VM . ME . SA . HARFI

NAR . HVN . GE . SI . A . BI

SVN . HA . RI . FI . LIO

ANN . XXV . T . P . S . S

»


Proposatzen diren irakurketak, laburdurak osatuta:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epigrafistek estelako testua honela analizatu eta itzuli dute[8]:

« 1) Ume Sahar(i) fi(lius)
Narhungesi Abi
sunhari filio
ann(orum) XXV T(itulum) p(osuit) s(umptu) s(uo)[2]
»


« 2) Umme Sahar(i) fi(lius)
Narhungesi Abi
sunhari filio
ann(orum) XXV t(estamento) p(osuit) s(obrino) s(uo)
»


Proposatzen diren itzulpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« 1) Um.me, Sa.hari-ren semeak
Nar.hun.ge.si, Abisun.ha.ri-ren
25 urteko semeari. Bere bizkar eskaini zuen epigrafea.
[9]
»


« 2) Umme, Saharren semeak
monumentu hau jarri dio bere lehengusuari
Narhungesi, Abisunharren 25 urteko semeari
horrek bere testamentuan eskatu zuena betez.
[10][11]
»


« 3) “Umme, Sahar-en semeak, bere seme Narhunges Abisunhar-i” (edo “bere seme Narhunges abisunhar-i”, abisunhar ezizena delarik) ........ [12]
»


Koldo Mitxelenak azaldu zuen zergatik goiko lerroko testua "Ume, Zaharren semea" gisan irakur eta itzul zitekeen.[7] Orduña Aznar epigrafistak ere bi izen direla uste du, nahiz eta "Sahar"-ek genitiboaren (noren) marka eduki beharko lukeen gramatikalki zuzena izateko[12]. Carmen Castillok[13], Fernando Fernández Palaciosek[14] eta Joakin Gorrotxategik, besteak beste, izen bakarra dela uste dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Etxeleku, Iñaki. Artxiboak euskaraz mintzo. Iparraldeko Hitza, 2019-5-31, iparraldekohitza.eus (kontsulta data: 2022-11-26).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Marcos Pous, A.. (1960). «Una nueva estela funeraria hispanorromana procedente de Lerga (Navarra)» Principe de Viana (21): 319-333..
  3. Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.12.
  4. (Gaztelaniaz) Marco Simón, Francisco. (1979). «Las estelas decoradas de época romana en Navarra» Trabajos de arqueología Navarra (Zaragozako unibertsitatea) 1: 205-250..
  5. «Universitarios en prácticas guiarán visitas en el Museo de Navarra hasta el próximo mes de abril» www.navarra.es (kontsulta data: 2019-10-05).
  6. Canto, Alicia M.. (1997). «La tierra del toro: ensayo de identificación de ciudades vasconas» Archivo español de arqueología 70 (175): 31–70. ISSN 0066-6742. (kontsulta data: 2024-10-01).
  7. a b (Gaztelaniaz) Mitxelena Elissalt, Koldo. (1961). «Los nombres indígenas de la inscripción hispano-romana de Lerga (Navarra)» Príncipe de Viana (Nafarroako Gobernua. Kultura, Kirola eta Gazteria departamentua) 22: 74. ISSN 0032-8472. (kontsulta data: 2020-07-23).
  8. «Umme Sahar, Lerga» (PDF) Nafarroako Euskararen Mediateka (kontsulta data: 2018-07-16).
  9. Larrañaga Elorza, Koldo. Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 304 or., 140 zk. (Klasikoen gordailuaren bidez)
  10. (Gaztelaniaz) Canto, Alicia M. ª. (1997-12-30). «La tierra del toro. Ensayo de identificación de ciudades vasconas» Archivo Español de Arqueología 70 (175-176): 31–70.  doi:10.3989/aespa.1997.v70.256. ISSN 1988-3110. (kontsulta data: 2018-07-29).
  11. (Gaztelaniaz) Canto y de Gregorio, Alicia M.. (2018). «La Arqueometría y la autenticidad de los óstraka de Iruña-Veleia – Arqueologia, Historia Antigua y Medieval - Terrae Antiqvae» terraeantiqvae.com (kontsulta data: 2018-07-29).
  12. a b (Gaztelaniaz) Orduña Aznar, Eduardo. (2020). «Nueva Interpretación de la Inscripción Funeraria de Lerga» Liburna: 173-185. ISSN 1889-1128..
  13. (Gaztelaniaz) Castillo, Carmen; Gómez-Pantoja, Joaquín L; Mauleón, María. Inscripciones romanas del Museo de Navarra. Nafarroako Frou Aldundia. Vianako Printzea Erakundea ISBN 84-235-0509-X..
  14. (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2010). «Casos y cosas peninsulares relacionadas con la denominada onomástica “vasco-aquitana”» Palaeohispanica. Revista Sobre Lenguas Y Culturas De La Hispania Antigua 10: 363-378.  doi:https://doi.org/10.36707/palaeohispanica.v0i10.113..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]