Edukira joan

Santa María la Mayor kolegiata (Bolea)

Koordenatuak: 42°15′29″N 0°33′08″W / 42.258°N 0.5522°W / 42.258; -0.5522
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa María la Mayor kolegiata
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
UdalerriaLa Sotonera
Koordenatuak42°15′29″N 0°33′08″W / 42.258°N 0.5522°W / 42.258; -0.5522
Map
Ondarea
BICRI-51-0004813

Santa Maria la Mayor kolegiata XVI. mendeko eliza gotikoa da, Bolea herrian dagoena, Huescako probintzian (Aragoi, Espainia).

Antzinako arabiar gaztelu-jauregi baten lurretan dago eraikia; Al-Andalus iparraldeko kristau erresumetatik babesteko erabiltzen zen gaztelu hori. Dorrean eta horma batzuen oinarrietan eraikuntza horren aztarnak ikus daitezke oraindik. Eremu horretan, eliza erromaniko bat ere izan zen aurretik, eta kolegiatak haren zimenduak aprobetxatu zituen. Eraiki zenetik, Montearagongo Errege Kaperako priorato izan zen, 1571ra arte. Urte horretan, Huescako elizbarrutiko parte bihurtu zen, kolegiata gisa.

1983ko otsailaren 23an Monumentu Historiko Artistiko Nazional izendatu zuten. Gaur egun, ofizialki, Andre Maria Nagusiaren Eliza Parrokiala du izena. 1991n, Boleako Kolegiataren Lagunen Elkartea sortu zen, eraikinaren alderdi kulturalak eta turistikoak mantentzeaz, babesteaz eta sustatzeaz arduratzen dena.

1541 eta 1559 artean eraiki zen, Pedro Irazabalen proiektu baten arabera. Errenazimendurako trantsizioko eliza gotikoa da, izaera aragoiarra duena. Zaragozako San Salvador katedralaren eta Barbastroko katedralaren adibideak jarraituz, oinplano karratuko areto-eliza da; garaiera bereko hiru nabe ditu, erdi-puntuko arkuez eta arku zorrotzez banatuta.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]