Santiagotarrak Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13sa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:26, 22 otsaila 2011
Santiagotarrak Kirol Elkartea
Kokapena
 Autonomia erkidegoa
 Herrialdea
 Eskualdea
 Herria

Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Bidasoaldea
Irun

 Ibaia

Bidasoa

 Sorrera

1965

 Jarduera nagusiak

Arraunketa eta piraguismoa

 Kirolari olinpikoak
 

Ander Elosegi, Izaskun Aranburu,
Pedro Alegre eta Esteban Arakama

 Kolorea

Gorria
Kirolari kopurua[1]
 - Ur lasaietan
 - Ur bizietan
 - Arraunean
 - Bazkide kopurua

62
54
56
622

 Webgune ofiziala

http://www.santiagotarrak.com/
Santiagotarrak K.E.-ko armarria

Santiagotarrak Kirol Elkartea, arraunean eta piraguismoan aritzen den, eta Irunen dagoen kluba da. 1965ean sortu zen, piraguismoarekin batera (momentu haietan ezezaguna baitzen denentzat) eta gaur egun beste hainbat kiroletan ere dihardu. Irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da. Nortasun juridiko propioa du, eta kirol modalitate hauetan aritzen da bereziki:

Elkarte honen helburua jarduera fisikoa eta, orokorki, kirol jarduera sustatzea da, eta, bereziki, Piraguismoa eta Arraunketa. Hori dela eta, jarduera-programa bat eta hainbat zerbitzu gauzatzen dira helburu hauei begira: Kirol teknifikazioa, konpezioetara zuzendutako kirol-praktika eta aisialdirako piraguismo eta arraunketa.

Sarrera

Kokapena

Irunen aurki dezakegu kluba, Real Union futbol taldeak entrenatzen duen zelaiaren ondoan. Honakoa da haren helbidea: Real Union ibilbidea, 6.

Ibaia

Bidasoa ibaiaren ondoan aurki dezakegu kluba. Bidasoa ibaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdi zeharkatzen dituen ibaia da; Auza mendian jaio egiten da (Erratzun), eta Hondarribia eta Hendaian itsasoratu, hortaz, kluba leku egokian kokatuta dago, beti gutxineko maila baitago, hala ere, itsasgorek eta itsasbeherek eragin handia daukate. Bestalde, ur biziak egiten dutenek, San Miguel ingurura joan behar izaten dute slaloma praktikatzera.

Historia

Lehenago ere zenbait aurrekari izan arren, 1965ean sortu zen gaur egungo Santiagotarrak Kluba, Irungo bi kluben arteko fusioa eginez (Irundarrak eta Santiagotarrak).

1996an, piraguismoarekin hasi zen. 1974an, ur lasterrak saila hasi zen eta 1976an, arraunketa saila.

1997an, piraguismoa eta aisialdiko arraunketa sailak sortu ziren, eta helburua kirol-praktika hain lehiakorra nahi ez zutenentzako kirol-eskaintza bat ematea izan zen.

Gaur egugo instalazioetan kokatu baino lehen (Nazioarteko Zubiaren eta Gal Stadiumaren artean), piraguistek eta arraunlariek eraikitako beste pabiloi batean izan zen kluba, zeina Gal Stadiumen harmailetan baitzegoen kokatua.

Instalazioak

Gaur egungo instalazioak, Arraun eta kanoa udal instalazioak izenak esaten duen moduan, udal instalazioak dira (beraz, edonork dauka hori erabiltzeko eskubidea) eta 2007an egin zuten, lehenago zegoen kluba deseginez. Hau guztia askoz lehenagotik eskatzen zen gauza bat zen, lehenagoko kluba ez baitzegoen oso egoera onean; Ere esan beharra dago, lehenengo kluba 19XXan eraiki zutela bertako kirolari eta haien senideek, haien eskuekin eta medioekin.

Gaur egungo hauetaz osaturik dago[2]:

  • 3 gimnasio (haietako bi bertako kirolarientzat eta bestea abonatuek bakarrik erabiltzekoa)
  • Fosoak (honela deitu izan diogu beti, eta hauek eguraldi txarra eginez gero, klubaren barnean piragua edo arrauna egiteko balio dute, simulazio moduan)
  • 3 aldagela (haietako bi mutilentzat eta bestea emakumeentzat)
  • Elbarrrituentzako aldagelak
  • Lurrun bainua (abonatuentzat dohainik eta bazkideek diruaren truke erabili dezakete)
  • Bulegoak, bilera gelak, ikus-entzunezkoak egiteko gelak... (goiko pisuan)
  • Hangar-ak (materiala gordetzen den lekua; abontauek bat daukate, sekzio bakoitzak bana dauka, eta gainontzekoak klubeko gauzentzat dira)

Kluba zenbakitan

2010eko datan, 622 bazkide aurki ditzazkegu bertan; beste 150 kirolari konpetizioetarako entrenatzen dutenak; 14 tekniko; eta 3 langile.

Sariak

Klubaren historian zehar, sari ako jaso ditu Santiagotarrak taldeak...

Klubak antolatzen dituen ekintzak

Alokairuak

Piragua edo iolen (turismorako arraun ontziak) ordukako alokairuak egiten dira, bai bi pertsonentzakoa, bai banakakoak, eta ikastaroak bezala, udan (uztaila eta abuztua) izaten dira. Ibilbidea bakoitzak aukeratzen du, hori bai, klubatik hasita. Baldintza bakarra nazioarteko zubitik itsasoruntz ez joatea (segurtasun neurri moduan) da, eta begiralea eskatzeko aukera dago.

Bidasoa ibaiaren jaitsiera

Endarlatsako zubitik hasita, klubera iritsi artekoa izaten da, emozioa bilatzen duen jendearentzat bereziki pentsatuak daude, gorenengo mailan ur korronte handiak baitaude, geroago nekagarria egiten da klubera iristea, bertan ibaia plano egoten baita; guztira 6 bat kilometro. 2-3 ordu inguruko iraupena dauka eta taldetan egin ohi dira, begirale baten edo batzuen laguntzarekin.[3]

Udako ikastaroak

Haurrentzat pentsatutako ikastaroak dira, nahiz eta edonork har dezakeen parte, eta uztaila eta abustuko hilabeteetan zehar antolatzen dira. 2 asteko iraupena izaten dute, astegunetan izaten dira eta egunean ordu eta erdiko iraupena dauka. Ur lasaietako piragua, ur bizietako piragua edota arrauna egiteko aukera dago, eta orokorrean, arrakasta handia izaten dute, bertan oso ondo pasatzen baitute haurrek eta lagunak egiten dituzte, ikasteaz gain. Bestalde, ikastaro hauei esker, etorkizunean konpetizioko piraguan edo arraunean arituko diren kirolariei ateak irekitzen zaizkie. Haietan parte hartzeko gutxieneko adina 9koa da piragua egiteko eta 11koa arraunarentzat. 2010ean, aldiz, aldaketa batzuk egin ziren ur bizien sailan: aurreko urteetan klubaren inguruan egiten ziren ikastaroak, San Migelen (korronteak dauden lekura) egitera pasa zituzten. Honekin batera, ikastaroen iraupena astebetera moztu zuten, baina, denbora bikoitzarekin (hau da, 3 ordukoak), eta uste denez arrakasta izan zuen ideia horrek.

Kirolari olinpikoak

Klubean, olinpiadetara joandako hainbat kirolari aurki ditzazkegu:

Beste hainbat kirolari ezagun

Ur lasaietako piraguan

  • Pedro Martinez, Pedri[8] [9]
  • Pedro Campo
  • Javier Martinez, Musku, Santiagotarrak K.E-aren lehendakaria da 19XXtik.
  • Ion Sagrado eta Dani Prego, K2an hainbat sari irabazi dituzte, bai Euskadin, bai estatu mailan; horretaz gain nazioarteko probetan eta muduko txapeleketan konpetitzera iritsi izan dira.[10]
  • Roberto Rivas
  • Ivan Bengoetxea
  • Borja Estonba[11][12], gaur egun, Donostia Kayak-en dago, baina Santiagotarrak-en hasi zen, eta bertan entrenatu du txikitatik.
  • Olatz Zabala[13]
Endarlatsako presa, 2010eko Bidasoa ibaiaren nazioarteko jaitsieran

Ur bizietako piraguan

  • Juan Ramon Urtizberea
  • Juanjo Olazabal
  • Xabier Oregi
  • Adrian Santa Cruz, gaur egun Santiagotarrak-en instazioen mantentze lanetaz arduratzen den pertsona da.
  • Oscar Chanca
  • Miguel Arakama
  • Jone Otaño
  • Joan Crespo[14]
  • Emilio Herran
  • Urko Zabaleta
  • Xabi Taberna
  • Saria Irastorza
  • Ander Diez
  • Iker Vicente

Arraunean

Banku mugikorrean hauek aurki ditzakegu nabarmenen artean:

  • Ignacio Manzisidor
  • Xabier Arellano eta Ignacio González

Bestalde, banku finkoan, bandera asko lortu zituen Santiagotarrak-eko trainerak haren ibilaldi txikian zehar; Lehenengo bandera 1995ean lortu zuten (Aviles-en) eta azkenekoa 2003an (Bilbon). Guztira 8 bandera lortu zituzten.

Data aipagarriak

  • Bidasoa ibaiaren nazioarteko jaitsiera (piraguan), uztailean inguru ospatzen dena eta jada 44 edizio eginak dituen konpetizioa. Konpetizio honetara Espainiako zein beste herrialdetako jende ugari etortzen da, eta ikusgarriena izan daiteke ibilbidearen hasieran porteatu behar den presa (Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan dagoena).[15]
  • Klubaren eguna, XXX inguru ospatzen dena. Egun horretan, goizean zehar jokuak egiten dira ibaian, sekzio desberdinetako kirolariak beste modalitatekoekin aldatzen dira, eta ondoren, eguerdian, klubeko bazkaria egiten da nahi duten bazkide guztiekin.[16]
  • Klubaren aurkezpena, normalean, urtero egiten den ekitaldia bertako kirolariei begira.[17]
  • Santo Tomas eguna, abenduaren 21ean. Egun honetan, eguerdi aldera, txistorra pintxoak eta sagardoa banatzen dute hara hurbiltzen diren bazkide eta kirolarien artean.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) http://www.diariovasco.com/v/20100324/bidasoa/santiagotarrak-para-crecer-20100324.html
  2. http://www.irun.org/down/obrasciudad/SANTIAGOTARRAK.pdf
  3. (Gaztelaniaz)http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/08/29/vecinos/el-bidasoa-de-arriba-a-abajo Bidasoaren jaitsiera turistiko baten deskribapena
  4. http://www.youtube.com/watch?v=3gIjQC0Ysro&feature=related Elkarrizketa Localia-n
  5. http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp?Multi_Kodea=590&atala=ktek&lang=EU Elkarrizketa Teknopolis telebista saioan
  6. http://irun.hitza.info/2011/02/19/ander-elosegi-txapeldunorde-australiako-openeko-finalean/
  7. http://www.youtube.com/watch?v=CJAepssB_po&feature=player_embedded Elkarrizketa Australian
  8. (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/pg060613/prensa/noticias/Bidasoa/200606/13/DVA-BID-082.html
  9. (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/v/20100928/bidasoa/nuevo-titulo-mundial-para-20100928.html
  10. (Gaztelaniaz)http://www.masmar.net/esl/Pirag%C3%BCismo/Competici%C3%B3n/Ion-Sagrado-y-Dani-Prego-sacaron-billete-para-Copa-del-Mundo
  11. http://www.ekaitzsaies.com/albisteak/ver.php?id=eu&al=1248630058&at=1&desde=
  12. (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/20090828/bidasoa/borja-estonba-pedri-martinez-20090828.html
  13. (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/v/20100727/bidasoa/olatz-zabala-sexta-prueba-20100727.html
  14. (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/20090915/bidasoa/ander-elosegi-joan-crespo-20090915.html
  15. (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/v/20100730/bidasoa/llega-descenso-bidasoa-20100730.html
  16. (Gaztelaniaz) http://www.bidasoaldia.com/2010/10/10/santiagotarrak-celebro-su-%E2%80%9Cdia-del-club%E2%80%9D/
  17. (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/v/20100326/bidasoa/palas-piraguas-aguas-20100326.html

Kanpo loturak