Hendaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hendaia
 Lapurdi, Euskal Herria
Etor-hendaia.jpg
Hendaia udalerriaren ikuspegi orokorra.

Hendaiako armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Baiona
Kantonamendua Hendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra
Izen ofiziala Hendaye
Auzapeza Kotte Ezenarro (2014-)
Posta kodea 64700
INSEE kodea 64260
Herritarra hendaiar
Kokapena
Koordenatuak 43° 21′ 31″ N, 1° 46′ 28″ W / 43.358611111111°N,1.7744444444444°W / 43.358611111111; -1.7744444444444Koordenatuak: 43° 21′ 31″ N, 1° 46′ 28″ W / 43.358611111111°N,1.7744444444444°W / 43.358611111111; -1.7744444444444
Hendaia hemen kokatua: Lapurdi
Hendaia
Hendaia
Hendaia (Lapurdi)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 7,95 km2
Garaiera 25 metro
Distantzia 22 km Baionara
Demografia
Biztanleria 17.201 biztanle
Dentsitatea 2.163,65 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 19,35
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 34,52
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 72,77 (2011)
Genero desoreka[1] % 6,5 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,55 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 8,73 (2010)
Euskararen erabilera %  0,43 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1654. urtea
Webgunea http://ville.hendaye.com

Hendaia Lapurdiko bosgarren udalerririk populatuena da, Txingudiren eskuinaldean kokatua, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekuan, Lapurdi Itsasegian. Hendaiako Kantonamenduko herri nagusia da.

Irun eta Hondarribiarekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du, 90.000 biztanle dituena, espainiar eta frantziar estatuen artean banatua.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hendaiaren izenaren idazkerak bilakaera hau izan du historian:

  • Handaye (1510, Inperioaren artxiboa, J 867, 7. zk.
  • Endaye (1565, Karlos IX.a Frantziakoaren bidaia)
  • Andaye (1650, Guiena eta Gaskonia eta inguruko Herrialdearen Gobernuaren mapa)
  • Sanctus Vincentius de Handaye (1768, Baionako diozesiaren bilduma. XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Pirinio-Atlantikoetako departamendu artxiboak
  • Hendaia, Pierre Lhande, Euskal-frantses hiztegia, 1926tik XIX. mendera


Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria nahiz Frantzia eta Espainia estatuen arteko mugan dago, Txingudi badiaren mendebaldean eta Bidasoa ibaiaren bokalaren eskuinaldeko ertzean, ibaiaren bestaldean Hondarribia eta Irun daudelarik. Ipar-mendebalde eta mendebaldean Bizkaiko Golkoa du.

Diagrama honek Hendaiatik hurbilen dauden herriak erakusten ditu.

Herri batzuen distantzia eta kokapen erlatiboa
HendayeHendaia
969 biztanledun herria (2000)Biriatu (3,9 km)
16388 biztanledun herria (2013)
Hondarribia (0,5 km)
59803 biztanledun herria (2013)
Irun (2 km)
7759 biztanledun herria (2000)Urruña (6,2 km)
6396 biztanledun herria (2000)Ziburu (9,2 km)
13728 biztanledun herria (2000)Donibane Lohitzune (9,9 km)
3669 biztanledun herria (2000)Azkaine (12,6 km)
1327 biztanledun herria (2000)Getaria (15,3 km)

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hendaia udalerria honako auzo hauetan banaturik dago:[2][3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal‑armarriko uhandreak adierazten digu oso aspal­dikoa dela Hendaiaren itsasoarekiko lotura. XIV. mendearen hasierako dokumentuetan ageri da, Done Jakue Bidea burutzen zuten erromesen ospitalea aipatzen dute, hotsandiko izenarekin: Santiagoren ezpata gorriaren ospitalea. Erromesen ibilal­dia Txingudi inguruan arriskutsua zen, eta askok atsedena eta indarra hartzen zuten. Goi Erdi Aroan sortutako karitate‑ospitale horretan. Faisaien uhartea ere ospitalearen jabegoa zen.

Hendaia eta Irun artean Bidasoa ibaia zeharkatzen duen Behobiako zubia 1853-1876 artean.

Zubernoako otoiztegia oso antzinakoa zen, Lapurdiko zaharrenetakoa kristautasunean. Hendaia hiri bezala hazten hasi zenean, bertako biztanleek gurtzarako kapera bat egiteko baimena eskatu zuten, Urruñaraino ez joateko. Eliza txikiaren ateburuan Nafarroako Erresuma eta Frantziako Erresumako erregeen armarriak ageri ziren. Berehala eman zioten parrokia‑maila, San Bizenteri eskainia. Hala ere, Urruñako Urtubia gazteluko jaunari zegokion parrokoa izendatzea.

1654an hendaiarrek lortu zuten Austriako Ana erregina erregeordeak udal‑mailako independentzia ematea, Urruñaren mendean egon gabe. Halaber, udal‑korporazioa hautatzeko eskubidea zuten. Emantzipazioaz gain, Parisko gobernuak udalerriari “oparitu” zizkion Bidasoaren erdian zeuden jal­kin‑lurrak, gaur egungo Behobia eta Santiago zubien artean zeudenak, orain Irungo udalerrikoak direnak. Hamalau urte beranduago, Luis XIV.a Frantziakoak Hendaiari Bidasoaren ibaiaren erdiko irudizko lerrotik hasita eskuinal­dean nabigatzeko eta arrantzan aritzeko eskubidea eman zion.

Hiriaren kokapen estrategikoari erreparatuz, ez da harritzekoa gotorlekuak izatea. Haietako bat Beltzenia muinoan zegoen, Hondarribian, orain hil­dakoen omenezko monumentua dagoen lekuan, Karlos V.a Frantziakoaren gazteluaren aurrean, Gazteluzar deitzen zioten. Beste gotorleku bat Munjinito zen, haren aztarnak Txingudin daude, eta barneal­deko badiaren ertzean ikus daitezke.

Mugan egoteak Hendaiari arazo larriak ekarri zizkion: suteak, erasoak, tiroketak, eta atsekabea. Aitzitik, XVIII. mendearen hasieran, 1.300 biztanlerekin, etengabeko gorakada demografikoa hasi zen Hendaian. Gainera, mugan egoteak aurreko mendetan arazoak ekarri zizkion bezala, aurrerantzean mesede egingo dio eta aberastasun‑eragile izango da, batez ere 1864tik aurrera, trenbideak lotu baitzituzten (Madril-Irun-Paris). Lokomotoren kearekin batera, turismoaren hastapenak dira, bainu‑hartzaileak eta udatiarrak iristen dira, bai Hendaiara bai Lapurdi guztira. Harrezkero, hiribil­duak aurrera egiten du, ederrago eta zabalago bihurtzen da.

Antzinako herrigunetik Ondarraitz hondartzarako bidexka errepide eder bihurtzen da eta bi herriguneak lotzen ditu. 1877an Ondarraitz hondartza zoragarriak bazuen bainu‑etxola (30 kabina) eta kafetegi‑jatetxea. Martinetek, Hendaiarekin maitemindurik, turismoa hiribil­duan diru‑iturri izan zitekeela uste zuen. Denborak arrazoia eman dio: gaur egun Hendaian hainbat hotel, jatetxe, oporral­dietako kolonia eta kanpin daude.

XX. mendearen hasieran, hainbat eraikin eta instalazio egin zituzten: kasinoa —estilo mudejar hibridoa—, malekoia eta hondartzako paseoa, erlaitzeko errepidea Zibururaino, Haizabia hotela, golfa, eta Bidasoaren ertzean betelana (arrantza‑portutik Ondarraitz hondartzako iparraldeko lurmuturreraino).

Bide batez esan dezagun 1609an azti eta sorginen bil­tzarra egin zutela Hendaian eta 10.000 partaidetik gora bil­du zirela. Aktibitate handiko garaia izan zen. Hendaia itsasgizonen, arrantzaleen, kortsarioen eta kontrabandisten herria izan da. Esteban Pellot de Montvieux, Hendaian jaioa 1765ean, pertsona entzutetsu, ausart eta errespetagarri bezala hartzen dute. Haren curriculumean ageri dira: Santiago de Chile espainiar galeoia —urrea garraiatzen zuena— abordatzea, ontzi kopuru handia atzitzea, eta kartzelatik hainbat al­diz ihes egitea. Hala ere ez zuen inolako arazorik izan bizitzako azken urteetan Hendaiako al­kate izateko.

Bigarren Mundu Gerran Bidasoak oso gertutik sentitu zuen alemanen presentzia, izan ere, Hendaiako Leku Eder etxean jarri zuten nazien komandantzia, eta ibaian ontziralekua. Bokalean bertan alemanen bunker bat agertzen da, pixkanaka ibai‑uberkan hondoratzen dena.

Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hendaiako udalerriak dituen 8 km2 auzo askotan banatuta daude, handienak honako hauek dira: Hendaia Geltokia (Hendaye Gare), Hendaia Hiri-barnea (Hendaye Ville) eta Hendaia Hondartza (Hendaye Plage). Gainontzekoak Intzura, Lizardi eta Sopite-Agerria-Erlaitza auzoak dira.

Antzinako herrigunea parrokia‑elizaren inguruan dago. Kanoiek Hendaiako elizari behin baino gehiagotan eraso diote eta 1920an zaharberritu zuten. Oinezkoari bide ematen dio elizak, dorre zuriaren azpian. Elizaren inguruan harrizko gurutzadura bat dago, haren oinarri bitxian eguzkia eta lau izar ageri dira. Barrual­deak ezustean harrapatzen gaitu, eta ederki egindako irudiak erakusten dizkigu. Haietako batzuk Gipuzkoako elizetatik ekarriak dira. Tailuak eta olioak ere ikusiko ditugu, XVI. eta XVII. mendekoak. Alboko al­dare batean kristo bikain bat gurtzen dute, erromaniko berantiarra. Halaber, Erdi Aroko bataiontzia eta lauburua duen hilobi‑harria ikus ditzakegu.

Brontzezko eskultura‑mul­tzoa aurkituko dugu: Gerra Handian hildakoei monumentua. Ducuing da egilea, eta adierazpen aberkoi horien kaskarkeriatik al­dentzen da. Eskultura‑mul­tzoak ondo zaindutako lorategia du inguruan, eta bistak egundokoak dira.

Abadia jauregia eta inguruaren ikuspegi panoramikoa
Abadia jauregia eta inguruaren ikuspegi panoramikoa

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzapezak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzapeza Agintaldia Alderdia
Ixtebe Pellot 1815-1826
Étienne Durruti 1826-1835
Jean-Baptiste Barrieu 1835-1842
Étienne Joseph Durruti 1842-1847
Martin Hiribarren 1847-1849
Jean-Henri Lalanne 1849-1850
Jean-Baptiste Ansoborlo 1850-1852
Claude Deliot 1852-1853
Henri Lalanne 1853-1855
Joseph Lizardi 1855-1860
Jacques Darrekonbehere 1860-1864
Martin Hiribarren 1864-1868
Jean-Baptiste Dantin 1868-1871
Anton Abadia 1871-1875
Jean-Baptiste Dantin 1875-1876
Jean-Baptiste Ansoborlo 1876-1888
Auguste Vic 1888-1912
Ferdinand Camino 1912-1919
Jean Choubac 1919-1925
Léon Lannepouquet 1925-1944
André Atxondo 1944-1947
Philippe Labourdette 1947-1950
Auguste Etxenausia 1950-1953
Laurent Pardo 1953-1965
Jean-Baptiste Errekarte 1965-1981 PS
Raphaël Lassallette 1981-2001 PS
Kotte Ezenarro 2001-2008 PS
Jean-Baptiste Sallaberri 2008-2014 DVD
Kotte Ezenarro 2014-2020 PS

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
481 241 295 340 409 432 470 438 466
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
427 456 617 1.084 1.453 1.806 2.019 2.050 2.039
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
3.215 3.331 4.213 4.632 5.653 6.939 6.436 6.251 6.933
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2010 - -
7.204 8.006 9.470 10.572 11.578 12.596 15.370 - -

Oharra: 2005eko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errentak eta okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 9.095 ziren, horien artean 6.581 aktiboak ziren eta 2.514 inaktiboak ziren. 6.581 pertsona aktiboetatik 5.840 lanean zebiltzan (3.094 gizon eta 2.746 emakume) eta 741 langabezian zeuden (305 gizon eta 436 emakume). 2.514 pertsona inaktiboetatik 705 erretiraturik zeuden, 621 ikasten ari ziren eta 1.188 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[4]

Diru sarrerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an Hendaye udalerrian 6.732 unitate fiskal zeuden, 14.395 pertsonak osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 18.072 euro zen.[5]

Ekonomia jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an zeuden 911 komertzioetatik, 2 erauzte enpresak ziren, 16 janari enpresak ziren, 3 material elektrikoaren fabrikazioko enpresak ziren, 47 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 92 eraikuntza enpresak ziren, 178 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 52 garraio enpresak ziren, 91 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 13 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 38 finantziazio enpresak ziren, 129 higiezinen enpresak ziren, 90 zerbitzu enpresak ziren, 113 administrazio publikoko enpresak ziren eta 47 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[6]

2009an zeuden norbanakoentzako 235 zerbitzu publikoetatik, 1 poliziaren kaserna zen, 1 Jendarmeriaren bulego, 2 lanbide bulego, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa, 3 posta bulegoak, 15 banku bulegoak, 18 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 2 ibilgailuen ikuskaritza teknikoko lekuak, 1 ibilgailuen alokairu bulegoa, 2 autoeskolak, 17 igeltseroak, 20 margolariak, 10 zurginak, 10 iturginak, 8 argiketariak, 6 eraikuntza enpresak, 19 ile apaindegiak, 2 albaitariak, 3 aldi baterako lan enpresak, 54 jatetxeak, 38 higiezinen agentziak, 3 tintoreriak eta 2 apaindegiak.[7]

2009an zeuden 76 establezimendu komertzialetatik, 1 hipermerkatu zen, 2 supermerkatuak, 4 brikolaje denda handika, 5 120 m2 baino gutxiagoko dendak, 10 okindegiak, 4 harategiak, 2 arraindegiak, 7 liburu dendak, 15 arropa dendak, 1 etxerako tresna denda zen, 4 zapata-dendak, 4 elektrotresna dendak, 1 altzari denda zen, 13 kirol-dendak, 1 lur eta paretak apaintzeko denda zen eta 2 lore-dendak ziren.[8]

2000. urtean Hendaia udalerrian 13 nekazaritza-ustiategi zeuden.


Portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hendaiako kirol-portua»

Hendaiako kirol-portua Bidasoa ibaiaren eskuinaldeko bokalean eta Txingudi badiaren bihurgune eguzkitsu batean dago, Hondarribia udalerriaren parean.

Hezkuntza eta osasun ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasun ekipamenduei dagokienez, 2009an iraupen erdiko (jarraipen eta errehabilitazio) tratamenduetarako 3 ospitale, 2 osasun-zentro, 5 botika eta anbulantzia bat zeuden.

Hezkuntza ekipamenduez den bezainbatean, 2009an 5 haur-eskola zeuden, lehen hezkuntzako 7 eskola, Bigarren Hezkuntzako 2 ikastetxe, lizeo teknologiko bat, eta goi-mailako hezkuntza ez unibertsitarioko osasun-heziketako ikastetxe bat. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 612 ikasle zeuden, eta lizeo teknologikoan 239.

Hendaiako Itsas Ospitaleak, Laguntza Publikoa - Parisko ospitaleak sarearen barnean dagoena, Hendaian du egoitza.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ikastola eta bertso-eskola bana ditu Hendaiak. Berezko euskalkia lapurtera da.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hendaiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hendaia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi