Irun iparraldean dago Espainiako eta Frantziako estatuen arteko muga eta pasabidea, Pirinioetako ekialdean. Kokagune horrek sakonki eragin dio Irunen jarduera ekonomikoa eta sozialari. Erdi Aroan, muga zaintzeko funtzioa zuen Irunek, horregatik haren armarrian "Vigilantiae Custos"latinezko esaldia dago idatzita. Ikuspuntu militarraren arabera, garrantzi handiko tokiak ziren Irun eta Hondarribia eta horregatik Karlos V.aren gaztelua (mende batzuk lehenago Nafarroako Erresumako errege Antso Abarkak eta Antso Nagusiak eraikia eta egokitua) eta Gaztelu Zaharra daude bi herrietan. Bestalde, Madrilgo eta Parisko trenen lotura Irunen dago. Espainiako eta Frantziako errepide eta batez ere autobide sareek bat egiten dute Irundik oso gertu, Biriatun.
Hiriaren ekonomia Frantziako eta Espainiako estatuen arteko mugaren garrantzian oinarritzen da, eta horren erakusgarri, Behobia barrutia da, bertan ZAISA dorrea deituriko ofizina dorrea dagoela. Bi estatu horien arteko mugarik garrantzitsuena da, KataluniakoLa Jonquerarekin batera. Garraio-, trenbide- eta logistika-lotune nagusia ere bada, industria- eta merkataritza-gunea izateaz gain.
61.419 biztanle zituen 2008an.
Irungo udaletxeaUdaletxearen ikuspegia 1942. urtean.
Hirigunea handitzen zihoan heinean, batez ere 1960ko hamarkadatik aurrera, zenbait etxadiri auzo deitzeko ohitura zabaltzen hasi zen, nahiz eta ofizialki behintzat auzotzat hartzen ez diren. Besterik gabe, hedadura eta populazio handiko eta txikiko aldiriak dira:[5]
Irungo udalerrian kokatzen diren aurrehistoriako monumenturik zaharrenak Neolito-Brontze Garaiko Burkalleku eta Iratzebizkar I trikuharriak, Iratzebizkar II tumulua eta Arburuko Borda harrespila dira, 2020. urtean Iñigo Txintxurreta Diazek aurkituta[7]. Irungo aurreneko biztanleen jatorria guztiz ezezaguna dugu gaur egun; arkeologiako azken indusketen arabera, berriz, Erromatarrak izan ziren nagusi Irunen sorreran (agian, Oiasso bera).
Urte askotan, Irun Hondarribiaren menpe izan zen. 1203. urtean, Gaztelako Alfontso VIII.ak Hondarribiari eman zion Hiri-gutunean aipatzen da Irun, idatziz lehenengo aldia. Hiri-gutuna 1203koapirilaren 18an izenpetu zen, Palentzia hirian. Orduz geroztik, "Irun-Urantzu Unibertsitateak" berezko eskumenak izan zituen arlo politiko, ekonomiko eta militarrean, baina arlo zibil eta kriminalak Hondarribiaren menpe jarraitu zuen, harik eta Karlos III.a Espainiako Erregeak, 1766kootsailaren 26an izenpeturiko errege-zedularen bidez, Irun-Urantzuri independentzia eman zion arte.
Gatazka militar bat baino gehiago izan dira Irunen. Horietako bat, gaur arte ekainaren 30ean urtero ospatzen den San Martzialeko gudua, 1522. urtean Gaztelako Erresumako armadak Nafarroako Erresumakoa menpean hartu zuenekoa da: nafar gudariek Nafarroako Erresuma berreskuratzeko egin zuten azken ahalegina izan zen. Gaztelar gudariek nafarrak kanporatu zituzten Aldabe mendiko gudaldian, San Martzial egunean (ekainaren 30ean); hori dela-eta, mendi tontorrean San Martzial baseliza eraiki zuten eta, orduz geroztik, Irungo jaiak eta alardea ospatzen dira data horietan.
1813an, San Martzialeko bigarren gudua izan zen, Espainiako Independentzia gerra zela eta. Hartan, Wellingtongo dukeak gidatzen zituen espainiar-ingeles-portugaldar osteek penintsulatik bidali zituzten Napoleonen soldaduak.
Hurrengo urtean, 1805. urteaz geroztik Nafarroa Garaiko probintziaren barnean egon ondoren, Irun Gipuzkoako herri bihurtu zen berriro ere 1814.urtean eta lurralde horretan jarraitzen du gaur arte. Hori ez zen izan Nafarroaren baitan sartzeko ez lehen ezta azken ahalegina ere; izan ere, Hondarribia (Irun haren parte zen) 1638 eta 1655 urte bitartean saiatu zen lehen aldiz eta, azkenekoz, 1936ko gerra amaitutakoan Nafarroa Garaian sartzeko eskaera egin zuten Irun eta Hondarribiko alkateek. Irunek liskar gehiago ere bizi izan zituen, hala nola 1837. eta 1874. urteetan izan ziren karlistadak. Horien ostean, 1936ko gerrak hiriaren gehiena suntsitu zuen.
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[39]
Hazkunde begetatiboa
Urtea
1975
1976
1977
1978
1979
1980
1981
1982
1983
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Hazkunde begetatiboa
723
787
720
663
521
493
416
463
336
308
203
119
147
51
117
94
110
32
46
72
53
40
67
29
67
95
85
48
178
139
176
137
192
163
80
96
104
116
18
86
19
−57
−161
−107
−94
−209
−259
−292
−190
−217
−332
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[40] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
Urtea
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Bizirik jaiotakoak
494
469
491
495
513
532
532
677
636
660
651
652
653
641
608
612
587
540
554
543
485
436
461
453
433
399
372
408
377
351
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[41] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen% 38,1 udalerri berean jaioak ziren[42], probintziako batez bestekoaren (% 45,5) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne)% 20,3 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak% 15,4 —probintzian% 11,6—.
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean ·% 38,1Probintzia berean ·% 24,6Erkidegoan ·% 1,7Beste erkidegoa ·% 20,3Estatutik kanpo ·% 15,4
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.
Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen% 63,7 Gipuzkoan,% 1,3 Bizkaian, eta% 0,3 Araban jaio ziren[43].
Gipu
EAEt
Gipuzkoa ·% 63,7Bizkaia ·% 1,3Araba ·% 0,3EAEtik kanpo ·% 34,7
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.
Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 28.445 etxebizitza zeuden: 25.567 (% 89,9) nagusiak eta 2.858 (% 10,0) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[46] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 2.152 (% 7,7) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 2.249 (% 8,0) hutsik zeuden.[47] Etxebizitza nagusien% 79,7 jabetzan zegoen eta% 18,3 alokairuan.[46]
28.445etxebizitza
25.567nagusi
Etxebizitza multzoa
25.567
2.858
Nagusiak (25.567)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (2.858)
Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)
20.382
4.667
Jabetzan (20.382)Alokairuan (4.667)Beste modu batean (518)
Guztira 25.567 etxegune zeuden, batez beste 2,5 egoiliarrekoak; horietatik 7.307 (% 28,6) pertsona bakarrekoak ziren.[46] Etxeguneen% 69,9 familia batek osatzen zuen eta% 3,1 familiarik gabeko etxegune anitzak ziren.[48]
Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera
7.307
7.775
9.736
Egoiliar 1 (7.307)2 egoiliar (7.775)3-5 (9.736)6-9 (692)10 edo gehiago (57)
Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 83,5 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 46,6 urtekoa.[46] Etxebizitzen% 5,4 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta% 24,7 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[46] Etxebizitzen% 76,5 igogailua zuten. 2021eko Zentsuaren arabera, etxebizitzen% 65,6 1980 baino lehen eraiki ziren eta% 14,6 2001etik aurrera.[49] Etxebizitzen% 14,6 60 m²-tik beherako azalera zuten eta% 6,9 120 m²-tik gorakoa.[50]
Eraikineko etxebizitza kopurua
8.632
10.669
6.209
Etxebizitza 1 (1.527)2 (575)3-10 (8.632)11-20 (10.669)21-40 (6.209)41 edo gehiago (813)
Gela kopurua
7.962
15.176
2.819
1-3 gela (1.335)4 (7.962)5 (15.176)6 (2.819)7 edo gehiago (1.133)
Bainugela kopurua
19.095
9.279
Bainugela 1 (19.095)2 edo gehiago (9.279)
Eraikuntza garaia
1900 aurretik347
1900-1920343
1921-1940863
1941-1950978
1951-19602.694
1961-19705.970
1971-19807.214
1981-19901.835
1991-20003.718
2001-20102.684
2011-20201.399
Azalera erabilgarria
< 30 m²16
30-45 m²508
46-60 m²3.568
61-75 m²9.123
76-90 m²8.710
91-105 m²2.875
106-120 m²1.323
121-150 m²887
151-180 m²473
> 180 m²562
Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien% 11,3 berokuntza zentrala zuten,% 65,3 banakakoa eta% 22,6 noizean behingoa.[46] Horrez gain,% 68,4 hodien bidezko gasa zuten eta% 77,3 igogailua.
Irungo Gumer Irastortzaren[59] testigantza, eskolan euskalduna eta baserritarra izateagatik jasandako tratuaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[60][61] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Euskaldunen ehunekoa Irunen ez da Gipuzkoako beste eskualde batzuetan bezain handia; 1950etikEspainiatik etorritako etorkinek eragina izan dute horretan (udalerriko helduen ia %60 ez da Irunen jaio), beste arrazoi batzuen artean. Hala bada, 2006an, irundarren %36,5ek ondo zekien euskaraz, eta %20,4k zerbait bazekien, nahiz eta oso ondo moldatu ez. Hori hizkuntza-gaitasunari dagokionez; transmisioa dela eta, 2006an %21 inguruk zeukan ama-hizkuntza moduan, eta jendearen %17,5ek erabiltzen zuen etxean.[62] Dena den, joerak aldatzen ari dira urtez urte hezkuntzaren bitartez; adibidez, 20 urtez azpiko gehientsuenek bazekiten euskaraz 2021ean.[63]
Tokiko euskara iparraldeko goi nafarrera zen XX. mendearen azkenalde arte (eta halaxe da gaur egun ere zaharrenen artean), baina gaur egun sortaldeko gipuzkeraren[64] barne dagoen Bidasoko euskara[65] da bertan katalogatutakoa.
Irungo ZAISA garraio gunearen ikuspegia. Erdian Zaisa dorrea ageri da
Lehen sektoreak ez du garrantzirik. Kokapen estrategikoarekin bat doa bertako ekonomia: mugan dago eta aduana-agentziak eta garraio-zerbitzuak nagusitu ziren, 1993an estatu-mugak merkataritzarako desagertu ziren arte; orduz geroztik hirugarren sektorea birmoldatzen ari da. Merkataritza eta zerbitzu-gunea da eta industriak ere badu garrantzia (txokolatea, portzelanak, trenbide-materialaren konponketa eta mantenimendua elektromekanika eta makina-erreminta). Lanean ari den populazioaren% 60 hirugarren sektorean dabil eta% 40 inguru bigarrenean.
BEGaren arabera, honela banatzen ziren sektoreak 2017an: lehen sektorea, %0,1. Bigarren sektorea %17,5. Hirugarren sektorea %75,2. Eraikuntza %7,2.[38]