Edukira joan

Santo Tomas eliza (Bolibar)

Koordenatuak: 43°15′00″N 2°32′57″W / 43.24989°N 2.54919°W / 43.24989; -2.54919
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santo Tomas eliza (Bolibar)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZiortza-Bolibar
Koordenatuak43°15′00″N 2°32′57″W / 43.24989°N 2.54919°W / 43.24989; -2.54919
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia

Santo Tomas eliza Bolibarko nagusia da, Ziortza-Bolibar udalan, Bizkaian. X. mendean sortua, XVII-XVIII. mendeetan berreraikia izan zen.[1]

Habearte bakarrekoa da, eta gurutze-ganga dauka. Gotorleku-elizaren egitura dauka, eta zentzu horretan azpimarratzekoak dira bere bi dorre zilindrikoak. Barruko erretaula neoklasikoa da, bertan San Tomasen irudia nagusitzen delarik. Eraikuntzaren angelu bat koroatzen duen zilindro-formako dorrea ikus daiteke.

Atarian Venezuelako zaindaria den Coromotoko Andre Mariaren kapera eraiki zen, 1959an egina, Simón Bolívar"Askatzaileari" egindako omenaldi batean; kapera hau lehen zegoen beste baten ordez altxatu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]