Sasienpresa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sasienpresa entitate fantasma bat da[1], inbertitzeko zerbitzuak eskaintzen dituena eta dirua kaptatzen duena, baina horretarako baimenik gabea; hau da, Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalean (CNMV) nahiz Espainiako Bankuan inskribatu gabea.

Gehienetan, inbertitzeko aholkulari moduan aurkeztu ohi dira. Negozio handi eta ikusgarriak eskaintzen dituzte, errentagarritasun altuen promesekin, baina ez dira sekula gauzatzen. Gehienbat eskaintzen dituzten operazioak dibisen atzerriko merkatukoak, deribatuetakoak, lehengaietakoak, eta abar izaten dira.

Inbertitzaileari, ordainetan, diru kopuru handiak eskatzen dizkiote, atzerriko sozietateetan ezartzeko: paradisu fiskal esan ohi zaienetan eta komisio handiak eskatzen dituzte. Era horretako pertsona edo entitate fantasmek baliatzen duten taktika presioa da, telefonozko kontaktuaren bitartez.

Komertzialen bidez funtzionatzen dute, edozein enpresa baimenduk bezala. Inbertitzailea operazioan fidatzen den bitartean eta bere dirua erreklamatzen ez duen bitartean, ez da arazorik izaten. Galerak gertatzen direnean eta inbertitzaileak azalpenen bat eskatzen duenean edo inbertimendutik erretiratu nahi duenean arazoak sortzen dira. Komertzialek sozietatea izenez eta helbidez aldatzen baitute eta inbertitzaileen dirua inolako arrastorik utzi gabe desagertuko egiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]