Schengen (Luxenburgo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Schengen
 Luxenburgo
285px
Coat of arms schengen luxbrg.png
Administrazioa
Herrialdea  Luxenburgo
Kantonamendua Remich
Izen ofiziala Schengen
Geografia
Koordenatuak 49° 28′ N, 6° 22′ E / 49.47°N,6.36°E / 49.47; 6.36Koordenatuak: 49° 28′ N, 6° 22′ E / 49.47°N,6.36°E / 49.47; 6.36
Schengen (Luxenburgo) hemen kokatua: Luxenburgo
Schengen (Luxenburgo)
Schengen (Luxenburgo)
Schengen (Luxenburgo) (Luxenburgo)
Map Schengen 2012.png
Azalera 10,63 km²
Altuera 302 m
Mugakideak Bous Itzuli
Demografia
Biztanleria 4.812 bizt. (2018ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 452,68 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuak Ischgl Itzuli
http://www.schengen.lu
Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Schengen».

Schengen (ˈʃeŋə(n) ahoskatua) Luxenburgoko hego-ekialdeko herri txiki bat da, eta dagokion komunak ere izen horixe dauka. Alemaniako, Frantziako eta Luxenburgoko mugek bat egiten duten inguruan dago. Batez ere ardoa ekoizten dute bertan.

Udalerria 1985ean egin zen famatu; izan ere, Schengeneko Hitzarmena sinatu zuten urte horretako ekainaren 14an. Hitzarmenaren izenaren bidetik, Remerschen Komunako Kontseiluak 2006. urtean izena aldatzea erabaki zuen, eta Schengen Komuna da harrezkero. Schengen komunako beste udalerriak Remerschen eta Wintrange dira.

Schengengo gaztelua izatez 1390ekoa da, baina XIX. mendean goitik behera berreraiki zuten: gaur egun, hotela eta biltzar-aretoa da. Bestalde, aipatzekoa da Schengenen dagoen Europako Museoa, 2010. urtean irekia.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Schengen (Luxenburgo) Aldatu lotura Wikidatan