Sealed with a Kiss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sealed with a Kiss
The Four Voicesen, Brian Hyland (en) Itzuli, Gary Lewis & the Playboys (en) Itzuli, Bobby Vintonen eta Jason Donovan (en) Itzuli musika-lana
Egilea(k)The Four Voices, Brian Hyland (en) Itzuli, Gary Lewis & the Playboys (en) Itzuli, Bobby Vinton eta Jason Donovan (en) Itzuli
Argitaratze-data1960
IzenburuaSealed with a Kiss
Ezaugarriak
Genero artistikoapop musika
Hizkuntzaingelesa
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakPeter Udell
Bestelako lanak
MusikagileaGary Geld

Allmusic: mc0002444453 Edit the value on Wikidata

Sealed with a Kiss Peter Udell-ek eta Gary Geld-ek 1960an sortutako abestia da. The Four Voices taldeak lehenbizikoz interpretatu zuen gaia urte horretan, arrakasta handirik gabe. Bi urte geroago, baina, Brian Hyland estabatuarrak abestiaren beste bertsio bat jo zuen, ospe eta arrakasta handia lortu zuena. Gaia Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko zerrerrendetako 3. tokira iritsi zen aste gutxitan [1].

Sortu zenetik bertsio asko ezagutu ditu abestiak. Ugariak izan dira Sealed with a Kiss kantatu duten abeslariak, eta hizkuntza askotan. Bobby Vinton-ek 1972an egin zuen bertsioa da ezagunenetako bat [2].

Gaiaren hitzak uda batean bi maiteminduk pairatzen duten banaketa mingarriaz ari dira. Bietako batek egunero "musu batez zigilatutako gutuna" besteari bidaliko diola agintzen du, uda "hotz eta bakarti" horri aurre egiteko.

Pop musikaren historian Sealed with a Kiss abesti erromantiko arrakastatsu eta ezagunenetako bat izan da [2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Brian Hyland Allmusic
  2. a b Rodriguez, R. Gábor Szabó / The Toys / Bobby Vinton. “Sealed With a Kiss” laguitarradelasmusas.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]