Seigarren jokalaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Saskibaloian, seigarren jokalaria, partida osoan zehar titularra ez den jokalaria da baina oso maiz aulkitik irteten den beste ordezkoak baino sarriago irteten den jokalariari esaten zaio. Seigarren jokalariak askotan beste titular batzuk jolasten duten denbora beste edo gehiago jolasten du eta antzeko estatistikak lortzen ditu. Posizio desberdinetan jolasteko gai den jokalari bat izaten da, horretxegatik sarriagotan ordezkatuak izan ahal dira. Adibidez, Kevin McHale, laurogeigarren hamarkadan Boston Celticsekin jokatu zuen seigarren jokalari famatu bat, pibot edo ala-pibot bezala joka zezakeen.


Seigarren jokalari on baten presentzia indarraren seinalea izaten da. Adierazten du talde batek aulkian sendotasuna duela eta seigarren jokalaria hasieratik jolasteko gai dela talde gehienetan.


Ohiko estrategia bat da beste taldeko boskotea, nekatuta edo falta arazoekin dagoenean, seigarren jokalaria kantxara irtetea; horrela jokalariak partida iraultzen du bere taldearen alde. Sar daiteke bere taldeak punturik galdu gabe, Toni Kukok erakutsi zuenez Chicago Bulls-en laurogeita hamargarren hamarkada loriatsuan eta orain dela gutxiago, Manu Ginóbili San Antonio Spurs-en. Edo Jason Terry Dals Mvericks-en.

Esamoldearen jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boston Celtics-eko legendazko entrenatzaileak, Red Auerbach, saskibaloian seigarren jokalariaren izendapenaren sortzailea dela esan ohi da. Red Auerbachek Frank Ramsey erabili zuen base bezala, Celtics-en dinastiaren lehenengo etapan Bob Cousy eta Bill Sharmanek osatutako Hall of Fame bikotearekin jokatzen zuela. Nahiz eta Ramsey Celtics taldeko jokalari onenetariko bat izan, aulkitik irteten erosoago sentitzen zen eta Auerbachek bere jokalari onenak nekatu gabeak nahi zituen.

Seigarren jokalaririk onena saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, NBA ligan seigarren jokalaririk onenaren saria (The NBA Sixth Man of the Year) urtero esleitzen da 1982-1983. urteko ligaren geroztik.