Seinal inteligentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Seinal inteligentzia (ingelesez Signals Intelligence, SIGINT) seinaleen atzematearen bidez informazioa beraganatzean datza, bai pertsonen artean (komunikazio inteligentzia, ingelesez: Communications Intelligence, COMINT), komunikazioetan zuzenean erabiltzen ez diren seinal elektrikoena (inteligentzia elektronikoa, ingelesez: Electronic Intelligence. ELINT), edota bien arteko konbinazioa. Maiz informazio delikatua zifratua dagoenez, seinal inteligentziak kriptoanalisia erabiltzen du. Baita trafiko analisia ere, alegia, nor-nori ari zaion komunikatzen eta zenbateko maiztasunaz, honek informazio baliotsua ekar baidezake, mezuak berak irakurgaitzak diren kasuak barne.