Seneskal
Seneskala jauregiko ofizial handia da. Seneskal kargua, Mendebaldeko Europako errege gorte eta printzerri gehienetan zegoen. Lurralde edo nazioen arabera, seneskalaren funtzioa ezberdina zen. Seneskal hitza senex hitz latindarra (zaharra, agurea) eta skalk (zerbitzari) hitz germaniarretik dator, eta "adin gehieneko zerbitzaria" edo "zerbitzarien aitzindaria" esan nahi du.
Ekialdeko Europako gorteetan, titulu baliokidea stolnic zen, stol hitz eslaviarretik datorrena (mahaia)
Frantziako seneskala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako seneskal kargua, X. mendea eta XII. mende artean, Frantziako koroako kargurik garrantzitsuena izan zen, erregea beraren ondoren. 1127tik aurrera, erregearen familiarekin senidetutako baroiei ematen zitzaien, baina, lortutako gehiegizko boterea zela eta, Filipe II.a Frantziakoak ezabatu zuen 1191n.
Baileak (Frantzia iparraldean) edo seneskalak (Frantzia hegoaldean) erregearen ordezkari zuzenak izan ziren, botere juridiko eta administratiboak zituztenak, eta erregearen erabakiak probintzietan betearazteko arduradunak.
Seneskalak fikzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fikziozko seneskalen artean, Eraztunen Jauna trilogian agertzen den Denethor II.a aipatu behar da, Faramir eta Boromirren aita, Gondorreko seneskala Eraztunaren Gerra amaitu eta Aragorn Gondorreko errege bihurtu zen arte izan zena.