Baile

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Hasieran, bailea errege edo jaunaren administrazioaren lanbidea izan zen, errege edo jaunaren izenean justizia ematen zuena eta administrazioa kontrolatzen zuena hain zuzen ere. Bere jurisdizkziopean zegoen eremuak bailego zuen izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko bailegoak XIII. mendean Filipe II.a Frantziakoak eratu zuen. Baileen boterea hain zabala zen ezen kapetarrek murriztu egin behar izan baitzuten, hainbeste gehiegikeriak egiten zituzten eta. XVI. mendean jadanik ohorezkoa besterik ez zen eta Karlos IX.a Frantziakoak 1560an robe courte funtzionario bilakatu zituen. Kargua mendebaldeko Europako hainbat herrialdetan erabili zuten: Ingalaterrako Erresuman (bailie), Flandrian (bailli), Suitzako Konfederazio Zaharrean (vogt), Katalunian (battle) eta abar.

Egun hitza oraindik erabiltzen dute, batez ere, anglo-saxoi herrialdeetan epaileak laguntzen duten ofizial batzuk izendatzeko.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapurdin, kapitain, epaile eta zerga-biltzaile zen, baina 1489tik aurrera eginkizun militar soila izan zuen. Jaraunspeneko kargua zen eta Iraultza Frantsesa arte iraun zuen.

Zuberoan, justiziak jazarritako pertsonak atxilotzeaz arduratzen zen kargu publikoa izan zen, XVIII. mendera arte indarrean egon zena. Bi (batzuen ustez hiru) ziren, Mauleko kapitainak aukeratuak.

Nafarroa Beherean, Ostibarre eta Amikuzeko gorteetako erregeorde eta mahaiburua izan zen.

Nafarroa Garaian, merindade batzuetako barruti bakoitzeko burua izan zen. Zergak biltzea eta justiziak jazarritako pertsonak atxilotzea zen haien zeregina.[1]

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baileak (Frantzia iparraldean) edo seneskalak (Frantzia hegoaldean) erregearen ordezkari zuzenak izan ziren, botere juridiko eta administratiboak zituztenak, eta erregearen erabakiak probintzietan betearazteko arduradunak.

Erresuma Batuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normandiarrek baile izendatu zituzten saxoien reeveak eta epaitegi baten erabakiak gauzatzea zuten helburu. Denboraren poderioz, epaitegi nagusietan, sheriffek ordezkatuak izan ziren.

Herbehereetan eta inguruko herrialdeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flandrian, Zeelandan, Herbehereetan, Hainauten eta iparraldeko Frantzian funtzionarioak ziren, herri batean agintariaren ordezkariak zirenak. Adibidez, Flandriako kondeak hirietan baileak izendatzen zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]