Shambala: Espedizioa Himalaian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Shambhala: Expedición al Himalaya
[[Fitxategi:250 px|280px]]
Sarrera nagusia mini-areara.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 41° 05′ 05″ N, 1° 09′ 23″ E / 41.084722°N,1.156389°E / 41.084722; 1.156389Koordenatuak: 41° 05′ 05″ N, 1° 09′ 23″ E / 41.084722°N,1.156389°E / 41.084722; 1.156389
https://www.portaventuraworld.com/atracciones/shambhala

Shambhala: Expedición al Himalaya ("Shambhala: Himalaiarako Espedizioa" euskaraz) PortAventura Park jolas-parkeko atrakzio izarra izan zen 2012ko denboraldian. Atrakzioa, hypercoaster V-shaped motako errusiar mendia da eta 4 europar marka ditu bere irekitze datatik. Europako errusiar mendi garaiena da (76 metro), jaitsiera garaiena du (78 metro), ibilbide handiena duen hypercoaster-a da eta azkarrena (134 km/o).

Shambhala eta Dragon Khan garaiera hartzen.

China gunean dago kokatuta, Dragon Khan-aren atzekaldean. Ibilbidea, Dragon Khanetik igarotzen da 4 aldiz, bere luzeera eta mota direla eta. 5 camelback, handiena 7 solairu eraikin baten altuerakoa, lurpeko tunela eta splash bat ditu PortAventura Park-eko laku batean.

Atrakzioaren koloreak: urdin turkesa (trenbidea), zuria (bidea) eta gris iluna (laguntza zutabeak). Trenak, bagoi bakoitzeko 4 jesarleku, 8 bagoi eta 3 tren ditu.