Shambhala (errusiar mendia)
Shambhala | |
---|---|
PortAventura World | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Tarragonako probintzia |
Eskualdea | Tarragonès |
Kataluniako udalerria | Salou |
Koordenatuak | 41°05′05″N 1°09′23″E / 41.08472°N 1.15639°E |
Luzera | 1.650 metro |
Shambhala PortAventura Park jolas-parkeko (Vila-seca, Katalunia) errusiar mendi ikusgarriena da, jolas-parke horretako atrakzio izarra 2012ko denboraldian. Hypercoaster V-shaped motako errusiar mendia da, eta Europako lau marka egin ditu: Europako errusiar mendi garaiena da (76 metro), jaitsiera garaiena du (78 metro), ibilbide handiena duen hypercoasterra da, eta azkarrena (134 km/h).
Txina gunean dago kokatuta, Dragon Khanen atzealdean. Ibilbidea Dragon Khanen ondotik igarotzen da lau aldiz. Bost camelback ditu —handiena, zazpi solairuko eraikin baten altuerakoa—, lurpeko tunel bat eta splash bat PortAventura Parkeko aintzira batean.
Atrakzioaren koloreak: urdin turkesa (trenbidea), zuria (bidea) eta gris iluna (laguntza zutabeak). Shambhalak hiru tren ditu, tren bakoitzeko zortzi bagoi, eta bagoi bakoitzeko lau jesarleku.