Sherwoodeko sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sherwoodeko sindromea estrategia polizialeko kontzeptu bat da, David Piquék (Bartzelona, 1961 - Bartzelona 2016[1]) sortu zuen Mossos d'Esquadra-ko lurralde koordinaziorako komisario nagusia zenean. Kataluniako Unibertsitate Irekiko "Segurtasuneko Politika Publikoak" masterrean egin zuen bere tesinan garatu zuen kontzeptu hau.[2]

Ikerketak 90eko eta 2000ko hamarkadetan Bartzelonan izandako okupazio mugimendua aztertzen du, eta, zehazkiago, Gracia auzoko okupazioak eta aplika daitezkeen polizia-estrategiak, gerra eta borroka ikuspuntu batetik, taktika eta teoria militar klasikoei erreferentziak eginez.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Press, Europa. (2016-09-26). «Mor als 54 anys el comissari de Mossos David Piqué, número dos del cos» www.aldia.cat (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  2. (Katalanez) «Què llegeixen els Mossos d’Esquadra?» Núvol (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  3. Piqué i Batallé, David https://puntocritico.com/ausaj/wp-content/uploads/2014/04/Pique_david_master.pdf

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]