Sibonei

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sibonei historriaurrean Antilletan bizi zen herria izan zen, lehendabizi arawak herriek eta geroago karibe herriek Kubako eta Haitiko mendebaleko muturretan zokoratu zutena. Espainiarrak iritsi zirenean, siboneiak leinu troglodita bakar batzuetan elkartuak bizi ziren. Arrantzatik eta ehizatik bizi ziren, eta hezurrezko eta harrizko tresnak egiten zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]