Siderita
| Ezaugarri orokorrak | |
|---|---|
| Kategoria | karbonato |
| Formula | |
| Dana sailkapena | 14.1.1.3 |
| Nickel-Strunz sailkapena | 5.AB.05 |
| Sistema kristalino | kristal-sistema trigonal |
| Zelda unitatea | a = 4,6916 Å; c = 15,3796 Å; |
| Eponimoa | burdina |
| Identifikazioa | |
| Gogortasuna Mohs eskalan | 3,5 - 4,5 |
| Distira | nakar-itxurakoa |
| Errefrakzio indizea | nω = 1,875 nε = 1,633 |
| Marra | zuria |
| Dentsitate erlatiboa | 3,96(1) g/cm3 (neurtua); 3,932 g/cm3 (kalkulatua) |
Siderita[1] (antzinako grezieraz: σίδηρος, sídēros, "burdina") mineral bat da, burdina karbonatoz (FeCO3) osaturik dagoena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sideritaren formula kimikoa hau da: FeCO3. Sistema trigonalaren arabera sortzen ditu kristalak. Mohs eskalaren arabera duen gogortasunaren balioa 3,5 - 4,5 da.[2] Kolore horia edo arrea du, eta marra zuria. Burdin legea % 48koa da.[3][2]
Meatzaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siderita altzairua ekoizteko oso baliatua izan den arren, ez da mea ideala, burdin lege eskasa duelako (% 48 ingurukoa).[4]
Askotan, burdina gehien zuten mineralak agortu zirelarik ekin zitzaion erabiltzeari. Galdatu baino lehen kiskaldu behar izaten zen, ezpurutasunak kentzeko.[4] Horretarako burdina karbonatoa labeetan sartzen zen, eta 24 orduz 900º C-tik behera erretzen. Kiskaltzeko labeei esker % 10 eta % 20 inguru gehitzen zen burdin legea. Horretaz gain, garraioa erraztu egiten zen, zakarrak kentzen zitzaizkiolako.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Siderita. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025eko urtarrilak 31).
- 1 2 Siderite: Mineral information, data and localities.. mindat.org (kontsulta data: 2019ko maiatzak 12).
- ↑ Siderita. museotik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025eko urtarrilak 30).
- 1 2 Lejana Meatzeko Kaltzinazio Labea. Peñas Negras Ingurumen Interpretazio Zentroa, euskadi.eus (kontsulta data: 2025eko urtarrilak 30).
- ↑ Meatzaritza. hiru.eus (kontsulta data: 2025eko urtarrilak 31).