Silvina Lacarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvina Lacarra
Bizitza
JaiotzaCarlos María Naón (en) Itzuli, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jarduerakartista bisuala

Silvana Lacarra (Bragado, Buenos Aires, Argentina, 1962) artista bisual argentinarra da eta lan kolektibo desberdinetan parte hartu du, nazionalak zein nazioartekoak. Bere obrak abstrakzioaren eta sentikortasunaren arteko loturak aztertuz bereizten dira, gizartearen lehentasun estetikoei erreferentzia eginez. [1]

Ikasketak eta jardunbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazketa eta pintura ikasi zuen Buenos Aireseko Probintziako Saint Josepf Institutuan, Bragadon [2] eta bere prestakuntza jarraitu zuen Alberto Cedronek La Bpcan duen tailerrean. Guillermo Kuitcak zuzendutako artista gazteen programako kide izan zen 1998tik 1997ra. 2007an, Fundación Telefónica-ren artista bisualentzako Intercampos programako parte izan zen. [1] eta Vytlacil Campuseko artisten egoitza ere lortu zuen New Yorkeko The Art Student League-n. Une horretatik aurrera, arte bisualetara erabat dedikatzea erabaki zuen. [3] Bere jardunbidean zehar arte mota desberdinak burutu ditu arte abstraktua ardatz hartuta, talde eta banakako lanak ere egin ditu nazio zein nazioarte mailan, hala nola, Brasil, Estatu Batuak, Txile, Venezuelaren kasua, besteak beste, egoitzetan parte hartuz, arte-aretoak eta bilduma pribatu eta publikoak. 2006an OSDE Fundazioaren Arte Plastikoen Argentinako Sarian lehen postua jaso zuen, baita urtebete lehenago Argentinako Pintura Garaikideko Lehiaketan ohorezko aipamena ere. [2]

Haren erakustaldi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere banakako erakustaldiak honako hauek dira:

  • Superficie (Birdhouse Gallery, Austin, Texas, 2010).
  • Retorno (Dabbah Torrejón, Buenos Aires 2009).
  • Dys/Functional (Miami 2008).
  • Domus/casa (Fundación Klemm, Buenos Aires 2008).
  • Sobremesa (Dabbah Torrejón, Buenos Aires, 2007).
  • Cuarto Punto (Fondo Nacional de las Artes, Buenos Aires, 2004).
  • Catorce unidades mixtas (Dabbah Torrejón, Buenos Aires, 2002).

Nazioko eta nazioarteko talde erakustaldi ugaritan parte hartu du, adibidez:

  • The constructive élan (Alejandra von Hartz Gallery, Miami 2010).
  • Dialogues: chapters of Latin American art in the MOLAA permanent Collection (Museo de Arte Latinoamericano, Los Angeles 2009).
  • Los ejes de mi carreta (CCEBA, Buenos Aires, 2007).
  • Civilización y Barbarie (MACRO, Rosario, 2006).
  • Artamericas 2006 (Alejandra von Harz Gallery, Miami, 2006)
  • Itinerancia 2005 (Museo del Canal, Panamá, 2005)
  • Itinerancia 2004 (Espacio Cultural Renato Russo, Brasilia, 2004) entre otras.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]